8. alea, 2002ko urria |
208 harpidedun |
Informazio gehiago: http://www.ueu.org/ueuren_jarduera/jarduera_akademikoa/jardunaldi_topaketak/jardunaldiTelematikoak/Egitaraua.cfm
Lanak eta esperientziak
SANTURTZIKO UDAL EUSKALTEGIAREN PLATAFORMARAKO MATERIAL-PROIEKTUA
Auto-ikaskuntza moldean ikasten duen ikasleak hainbat gaitasun garatzea ezinbestekoa da (baita beste ikasleek ere, kontua da premiazkoagoa duela), modu autonomoan lan egitea ahalbidetuko dutenak, alegia. Holec-ek (1979) honako zeregin hauek formulatu zituen:
Helburuak erabakitzea. | |
Eduki eta aurrerabideak erabakitzea. | |
Metodo eta teknikak erabakitzea. | |
Lorpenaren martxa kontrolatzea (erritmoa, unea, lekua, etab.). | |
Ikasitakoa ebaluatzea. |
Gaitasun orokorrak —ezagutza deklaratzaileak, trebetasunak, gaitasun existentziala eta ikasten jakiteko gaitasuna— garatu ahal izateko bitartekoak eskaini behar dizkiogu ikasleari. | |
Era berean, gaitasun komunikatiboak —linguistikoa, soziolinguistikoa eta pragmatikoa— garatzea ahalbidetu behar du gure jardunak. |
2.1. Sarbideak eta egitura
Hiru dira sarbide nagusiak:
Ariketak eta testuak
Laguntza
| Ikastarotxoak | |
Ikus dezagun zehatzago:
ARIKETAK ETA TESTUAK
|
Ariketa-bankua |
Mailaka |
1A |
Entzumena |
|
Idazmena |
|||||
Irakurmena |
|||||
Lexikoa |
|||||
1B |
Entzumena |
||||
Idazmena |
|||||
Irakurmena |
|||||
Lexikoa |
|||||
2 |
Entzumena |
||||
Idazmena |
|||||
Irakurmena |
|||||
Lexikoa |
|||||
3 |
Entzumena |
||||
Idazmena |
|||||
Irakurmena |
|||||
Lexikoa |
|||||
Trebetasunka |
Entzumena: helburuka |
||||
Idazmena: helburuka |
|||||
Irakurmena: helburuka |
|||||
Mintzamena: helburuka |
|||||
Gramatika-edukiak |
Itemka (linguistikoak, soziolinguistikoak eta pragmatikoak) |
||||
Laguntza-orriak |
|||||
Unitate didaktikoekiko lotura |
|||||
Ikasten ikastekoak |
|||||
Testuak |
Alfabetikoki |
||||
Testu-motak / testu-erak |
|||||
Azterketa ofizialak |
EGA |
||||
Irakasleen hizkuntz eskakizunak |
|||||
Administrazioko hizkuntz eskakizunak |
|||||
Hizkuntza Eskola |
|||||
Unitateak |
1A |
Unitate didaktikoak: Komunikazio-egoerak |
|||
Ikasten ikasteko unitateak |
|||||
Laguntza-unitateak |
|||||
1B |
Unitate didaktikoak: Komunikazio-egoerak |
||||
Ikasten ikasteko unitateak |
|||||
Laguntza-unitateak |
|||||
2 |
Unitate didaktikoak: Komunikazio-egoerak |
||||
Ikasten ikasteko unitateak |
|||||
Laguntza-unitateak |
|||||
3 |
Unitate didaktikoak: Komunikazio-egoerak |
||||
Ikasten ikasteko unitateak |
|||||
Laguntza-unitateak |
|||||
Laguntza |
Nola ikasi |
Ikaskuntza: oinarrizko kontzeptuak |
|||
Ikasteko aholkuak |
Estrategien auto-ebaluazioa |
||||
Entzumena |
|||||
Idazmena |
|||||
Mintzamena |
|||||
Irakurmena |
|||||
Lexikoa |
|||||
Kontsultak |
Hizkuntza: oinarrizko kontzeptuak |
||||
Hiztegi txikia |
|||||
Sinonimo-hiztegia |
|||||
Zalantza-hiztegia |
|||||
Euskaltzaindiaren arauak: laburpenak |
|||||
Nola idatzi zenbait hitz |
|||||
Bibliografia |
|||||
Ikastarotxoak |
Nivel 1A maila |
Iniciación al euskara |
|||
Verbos |
|||||
La comprensión en niveles iniciales |
|||||
Evaluación del BAKARKA 1 y 2 |
|||||
Iparragirre |
|||||
Nivel 1B maila
|
Kortesia eta harridura esapideak |
||||
Lehenengo euskal idazleak |
|||||
Dorian Grayren erretratua |
|||||
Nivel 2 maila |
Irakurmena lantzen goi-mailetan Kultura hizkuntzan |
||||
Nivel 3 maila |
EGAko idazlana |
||||
Amodioa itsua da |
|||||
Silvia Mauriren heriotza |
|||||
Jose Nazarethekoak munduko eritzi publikoari |
Lehenago zirriborratu dugun egiturari eta sarbide-motei esker, ikasleak modua izan dezake era askotako ikas-ibilbide propioak sortu ahal izateko. Hemen, adibide moduan, aurreikusitako batzuk zerrendatuko ditugu.
Aipatutako lau ibilbide horietaz gain, beste hainbat burutu ditzake ikasleak. Iruditzen zaigu proiektuaren asmoa zein den ikusteko nahikoa izan daitekeela agertutakoa.
2.3. Aldez aurretik diseinatutako ibilbideak (unitateak)
Ibilbide hauek mailaka antolatuta daude eta bi motakoak dira: a) unitate didaktikoak eta b) ikasten ikasteko unitateak.
Ikus dezagun zertan diren unitate didaktikoak. Honako osagai hauek dituzte:
Unitatearen sarrera
Sarreran unitatean zehar landu nahi diren helburuen azalpen laburra agertuko da: zer planteatzen den eta zertarako, zein baliabide eskainiko diren... Horrekin batera, ondokoak ere agertuko dira: unitatea osatzen duten ariketen zerrenda, zein ordena proposatzen den, laguntzarako sarbidea...
Komunikazio-egoera
Unitate bakoitzaren izena komunikazio-egoera jakin bat izango da (adib.: Egunkaria irakurtzen). Horrela, modu esplizituan azalduko dira unitatean zehar izango den erabilera-testuingurua nahiz burutu beharreko zeregin komunikatiboak.
Egoera horiek behin eta berriz agertuko zaizkigu maila guztietan, baina osagai berriak tartekatuz. Ikus dezagun aipatu adibidearen hurrenkera posiblea:
1A MAILA: Egunkaria irakurtzen: laburrak
1B MAILA: Egunkaria irakurtzen: albisteak
2 MAILA: Egunkaria irakurtzen: kronika
3 MAILA: Egunkaria irakurtzen: iritzi-artikuluak
Testu-mota eta testu-era
Esan bezala, komunikazio-egoera zehazteak aukera emango digu langai izango diren testu-mota eta testu-era modu kontestualiazatuan jorratzeko.
Hiztegia
Egoera komunikatibo bakoitzari dagozkion testu-era kanonikoek bideratuko dute lexikoaren aukeraketa. Dagokion lanketaz gain, unitatean zehar aterako diren hitz guztien bilduma egin daiteke.
Trebetasunak
Ulermena eta ekoizpenerako ariketak planteatuko dira hemen. Kanala komunikazio-egoeraren araberakoa izango da.
Gramatikari buruzko ikuspuntua
Unitate hauetan hizkuntzaren gaitasun soziolinguistikoa eta pragmatikoa hartuko dira kontuan. Beraz, proposatutako lanketa eta prozedurek erlazioan ipini beharko dituzte hainbat aldagai:
Komunikazio-egoera jakin batean sorturiko
testu-erak
Testu-era horietan eragina duten aldagaiak
(igorlearen asmo komunikatiboa, hartzailearekiko harreman-mota eta
horren arabera erabilitako erregistroa...)
| Testualtasun-ezaugarriak (koherentzia, kohesioa...)
| Aurreko aldagai guztiek alderdi morfosintaktikoaren
duten lotura | (...) | |
Ebaluazioa
Atal honetan unitatean egindakoaren ebaluazioa (autoebaluazioa zein kanpo-ebaluazioa) agertuko da.
Laguntza
Langai direnei buruzkoa.
Ikasten ikasteko unitateek ikaslearen autonomizatze-prozesuari eragitea dute helburu. Beraz, trebakuntza estrategikoa bultzatuko dute baina beti ere komunikazio-zeregin batekin erlazioan. Egiturari dagokionez, unitate didaktikoen oso antzekoak dira eta horregatik ez ditugu hemen berriro ere aipatuko. Ikus ditzagun unitateetako batzuk:
1A MAILA |
|
||||||||||
1B MAILA |
|
||||||||||
2 MAILA |
|
||||||||||
3 MAILA |
|
3. PLATAFORMA
Eskaintza akademiko berriaz eta materialgintza-proiektuaz gain, 2002ko urritik aurrera gure ikasleek ikasteko ingurune birtualerako sarbidea dute. Ikasleak plataformatik bi aukera nagusi izango ditu: ikasmaterialen bankua eta komunikazio-tresnak
Aurrerago hitz egin dugu materialez, eta beraz, komunikazio-tresnak labur-labur deskribatuko ditugu.
Baliabide-zentruan ari denarentzat:
Ikasleon foroa: foro orokorra da tutore baten gidaritzapean funtzionatuko duena. Neurri batean euskara-ikasi posta-zerrenda ordezkatzera dator. | |
Txat-gela: astean bi saio izango dira, tutore baten gidaritzapean. |
Talderen batean ari denarentzat:
Instrukzio-foroa (arbela) |
Foro honetan tutoreak lan-proposamenak eskegiko ditu. Proposamen bakoitzak honako atal hauek izango ditu:
Helburuak
Egin beharreko jarduerak (deskribapena)
Jarduera horiek burutzeko baliabideak
Erabiliko den ebaluazio-moldea
Plana burutzeko aurreikusitako denbora
Lan-proposamenez gain, tutoreak ikasle guztiei begirako instrukzioak edota azalpenak emango ditu foro honen bidez.
Interakzio-foroa (ikasgela) |
Foro honetan ikasleak zalantzak eta kezkak aurkezteko modua izango du (materialei buruzkoak eta hizkuntzari buruzkoak). Tutoreak zalantza eta kezka horiei erantzungo die. Horrez gain, ikasleen arteko elkarreragina bultzatuko du.
Txat-gela |
Komenigarri ikusten denetan, saio sinkronoa planteatu du tutoreak txat-gelaren bidez. Saio hauetan ikas-prozesuan sortutako arazoen inguruan jardungo dute tutoreak eta ikasleek.
Posta elektronikoa
|
Posta elektronikoaren bidez, tutoreak ikasle jakinen zalantzak argituko ditu edo eskariei erantzungo die.
BIBLIOGRAFIA
Hori omen da giza legea nahiz eta askotan lortzen ez dugun!
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua sarean da kontsultagai
Zer ikasi nahi duzu sarean? Saia zaitez webgune honetan bilatzen!
Ez duzu nahi zenuena aurkitu? Bilatu honetan!
Sartu ahal izateko, erabiltzailea delakoan invitado ipini eta pasahitza atalean ere invitado.