14. alea, 2003ko apirila |
223 harpidedun |
1. Ekitaldiak
2. Lanak eta esperientziak: Ikas-estiloak eta ikas-estrategiak. Iņaki Pikabea
3. Hausnarrean: Gure etorkizunerako oinarriak. Pedro Lonbide
4. Hizketan... Antton Iņurritegirekin
6. Lotura interesgarriak
7. Zer berri santurtzieus.com-en?
Ikastolen Elkartea-k 2003ko maiatzaren 14tik 16ra antolatu ditu aurtengo jardunaldi pedagogikoak gai benetan interesgarriaren inguruan: Ahozkotasuna ikasgelan (Ahozkotasunaren garrantzia eta lanketa curriculum integratuan).
Uda Ikastaroak. Miramar Jauregia. Donostia
D.1. Teknologia berriak eta euskararen erronka: hizkuntza
gutxituen hedapena teknologia berrien bitartez. 2003ko ekainaren 23tik
25era
|
B.1. E-learning: presente y futuro. 2003ko ekainaren 23an
eta 24an
|
B.2. Enfoque discursivo y aprendizaje de segundas
lenguas: nuevas perspectivas. 2003ko ekainaren 25etik 27ra
|
B.5. Factores de mejora en los sistemas educativos según
los estudios internacionales. 2003ko uztailaren 7tik 9ra
|
2. Ikerketaren hipotesiak
Hiru izan dira planteatu diren hipotesiak
Euskara H2 gisa ikasten ari den ikasleria, ikas-estiloetan eta ikas-estrategietan prestakuntza jasoez gero, H2 ikasteko prozesuan motibatuago sentitzen da.
Euskara H2 gisa ikasten ari den ikasleriari, ikas-estiloetan eta ikas-estrategietan prestakuntza jasoez gero, H2-ko ikasle gisako autoestima igo egiten zaio.
Euskara H2 gisa ikasten ari den ikasleriak, ikas-estiloetan eta ikas-estrategietan prestakuntza jasoez gero, H2 gehiago erabiltzen du gelaz kanpo.
3. Metodologia eta diseinua
Ikerketa honen diseinua, diseinu kuasiesperimentala izan da. Ikerketa honetan erabilitako lagina Helduen Euskalduntzean diharduten 162 ikaslez osaturik zegoen. Ikasle heldu hauek Donostiako Alde Zaharrean kokaturik dagoen Ilazki (Konstituzio plaza, 5) euskaltegiko ikasleak izan dira eta 2000-2001 ikasturtean aritutakoak. Esku-hartze programa aplikatzeko, ikasleak bi taldetan banatu ziren: esperimentu-taldea (62 ikasle) eta kontrol-taldea (60 ikasle). Aldi berean talde bakoitza, talde txikiz osatua izan da, 10 bat ikasle ingurukoa.
4. Esku-hartze programaren oinarriak
Batik bat Oxford-en (1990) irizpideak hartu dira aintzat zeregin honetan. Bere ustez, ikasle bati eremu honetan laguntzeko garaian, helburu hauek izan beharko genituzke:
Ikasleari pentsaraztea berak bere ikaskuntzan izan dezakeen garrantziaz.
Ikaslearen ikas-estiloa diagnostikatu eta indartzea.
Ikasleari ikusaraztea gai dela bere prozesuan eragiteko, eta bere ahalmen intelektuala gehiago sakon dezakeela.
Jarreraz aldaraztea ikasleak H2 ikasteko bere buruaz izan lezakeen iritzi negatiboaz.
Metodologia gardenagoa erabiltzea.
H2 ikasteko metodologia-ikastaroak ematea.
Ikasleak metakognizioaz jakitun bihurtzea.
Ikas-estrategiei buruzko prestakuntza esplizituki ematea.
Ikas-estrategien efikazia eta errentagarritasuna ebaluatzea.
Behin-behineko programa bat burutzea.
5. Emaitzak eta ondorioak
1. Hipotesia: Euskara H2 gisa ikasten ari den ikasleria, ikas-estiloetan eta ikas-estrategietan prestakuntza jasoez gero, H2 ikasteko prozesuan motibatuago sentitzen da.
Emaitza: Testaurrean motibazioaren aldagaia kontrolatuz, ikusi zen esperimentu taldeak igo egin zuela bere puntuazioa, aldea estatistikoki adierazgarria delarik. Hortaz, lehen hipotesia bete egin da.
2. Hipotesia: Euskara H2 gisa ikasten ari den ikasleriari, ikas-estiloetan eta ikas-estrategietan prestakuntza jasoez gero, H2ko ikasle gisako autoestima igo egiten zaio.
Emaitza: Testaurrean autoestimaren aldagaia kontrolatuz, ikusi da esperimentu taldeak igo egin duela bere puntuazioa, aldea estatistikoki adierazgarria delarik. Beraz, bigarren hipotesia bete egin da.
3. Hipotesia: Euskara H2 gisa ikasten ari den ikasleriak, ikas-estiloetan eta ikas-estrategietan prestakuntza jasoez gero, H2 gehiago erabiltzen du gelaz kanpo.
Emaitza: Testaurrean eta testostean ikusi dugu mendeko aldagaia den euskararen erabilera testosteen batezbestekoak esperimentu-taldearen eta kontrol-taldearen artean, aldagaia testaurrean kontrolatu ondoren, aldea adierazgarria dela eta, beraz hirugarren hipotesia bete egin dela, hau da, esperimentu-taldekoek euskararen erabileran puntuazio altuagoa lortu dutela.
Antton Iņurritegi urte luzez ari da HABEko Ikuskatzailetzan lanean eta euskaltegi munduan pertsonaia ezagunenetakoa dugu. Urte hauetan guztietan gauza asko ikusi ditu eta gutxi izango dira Helduen Euskalduntzea berak bezain ondo ezagutzen dutenak. Askotan ordea, ez dugu jakin Ikuskatzailetzak zein lan burutzen duen.
Urteak nahi baino arinago joaten direla uka ezina da. Eta HABEren sorreratik bertatik Erakunde honetan lanean diharduen batek, hogeita bat urte pasa bertan emanak izateaz gain, esku artean hainbat eginkizun izango ditu halabeharrez, Erakundearen nondik norakoak ere aldatuz joan izan direlako.
Lanpostuari begiratuta, aldaketa handirik izan ez badut ere, 1984az geroztik ikuskatzailetzako arduradun postuan bainago, aurrera eraman behar izan ditudan lanak asko aldatu dira, Erakundearen egitura ezberdinen, eta zuzendari ez berdinen arabera. Nire lanpostuari berez dagozkion zereginez gain, HABEren zuzendaritzaren hurbileko komodin antzeko zerbait izatea egokitu izan zait zenbait alditan, inori zuzenean atxiki gabeko zereginak ugari sortzen dira gurea bezalako erakunde batean, eta horrelakoei, maiz asko, hurbil egon eta ezetzik esaten ez dakienak egin behar izaten die aurre. Eta hori izan da nire kasua urte luzetan.
Baina ez diot hau kexa moduan, ezta gutxiago ere, norberaren gustuko lanean jardunda, lana ahalik eta ongien egin izanak asebetetzen baititu, neurri handi batean, norberaren ametsak.
Lehenengo galderari erantzunez esan dudan bezala, Erakundearen barne-egiturak zehazten ditu aldian-aldian ikuskatzailetzak burutu beharreko lanak.
1996az geroztik, Ikuskatzailetzak ez du inolako eskumen eta egitekorik didaktika arloan. Aukera bat zen, eta egin zezakeenak hala aukeratu zuen.
Horren ondorioz, antolaketa, kudeaketa eta ikuskatzea da HABEren atal honetakoen zeregina, HABEren dirulaguntzapeko euskaltegiek, horretarako ezarri diren baldintzak betetzen dituzten ala ez egiaztatzea, eta arlo horiei buruzko aholku-iradokizunak luzatzea, bai hala eskatzen duen euskaltegiari, baita HABEko aginte-organoei ere.
Horretarako, gaur egun ezinbesteko tresna bihurtu direnez datutegiak, horiek egunean izateak eta ustiaketak ere bere ardura eskatzen du, horietan oinarritzen baita, hein handi batean, HABEren dirulaguntzen kalkulua.
Nik ez nuke horrelakorik esango, horrela uste izan duenak ere, zerbait behar duenean, badaki nora jo, eta ahal dugun neurrian laguntza emango diogunaren ziurtasunez.
Bai, ordea, gaiztoak gareneko iritzia, hau da, HABEren zuzendaritzak deialdietan ezarritako baldintzak saihestu nahian dabilenarentzat, debeku-emaile, zigortzaile Are gehiago, euskaltegiak HABErekin dituen harremanetan, inoiz mezu ezberdina jaso badu didaktikatik eta ikuskatzailetzatik. Gure koordinazio ezak eragingo zuen horrelakorik.
Badakit didaktika arloan urte aberats bezain neketsutan murgilduta ibili zaretela euskaltegiak, kurrikuluaren inguruan, euskara irakasteko bide berriak urratzen (autoikaskuntza...), irakasleriaren trebakuntzan. Baina, behar bezala ezagutzen ez denari buruz onena isilik egotea dela uste dudanez, zilegi bekit errespetu osoz jarraitu eta prozesu horri buruz aipu hau besterik ez egitea.
Gure egitekoetatik hurbilago ere, helduen alfabetatze eta euskalduntzea erronka unean dela ikusten da. Euskaltegiak barne-etorkizunaren bila ari ziren unean (kurrikulua, eskaintza berriak, sektore batzuk berregituratzen ) iritsi da ikasleen jaitsiera nabarmena ere, une honetan ikusten ari garenez, hirugarren ikasturtez ematen ari dena. Honek krisia areagotzea ekar dezake. Sortzen du honek sektore osoan duda antzeko zerbait, gure lana behar bezala egiten ari ote garen; euskara ikasi edo hobetu beharra dutenak hainbeste direla ikusita, erakarri ordez uxatu egiten ote ditugun; ikasten hasteko erabakia hartu eta gureganatzen denaren gurariak asetzeko unean porrot egiten ote dugun; gure herrigintzan, eztabaida politikoak bizitza osoa kutsatua duenean, ez ote dugun ahaztu hizkuntzak etorkizuneko herrian beharko lukeen pisua, eta ez ote dugun "presio" sozial guztia desaktibatu (hizkuntza bat ikastez gero, ingelesa ikasi behar da, eta horretarako prezio guztiak merke dira)
Helduen alfabetatze eta euskalduntzearen etorkizuna barne eta kanpoko zenbait faktoreren ondorio izango da. Ezaguna da, HABEk eskatuta, euskaltegien bideragarritasunaren inguruko azterketa egiten ari dela azken hilabeteotan. Horrek eskainiko dizkigu, noski, gure etorkizunean eragina izango duten oinarri batzuk. Sektorearen barruko faktoreetan nola eragitea komeni den esango digula espero dut.
Baina ezin da ahaztu badela helduen alfabetatzeak eman zezakeena emana duela uste duenik, euskaldun berriak lortzea hezkuntzaren emaitzetara mugatu behar dela, horrek benetako euskaldunak sortzen dituela, eta helduen euskalduntze alfabetatzera ematen diren diru eta giza baliabideen emaitzak hutsaren hurrengoak direnez, hobe dela horiek euskararen beste esparrutara bideratzea.
Eta bitartean, hiri bateko ikastolako gaztetxoen guraso ere banaizenez, ikasle erdiak baino gehiago euren gurasoekin erdaraz mintzatzen direla ikusten dut, ikasle horiek euren artean ere ia beti erdaraz dihardutela, bai familia eta bai ingurua erdaraz bizi direnez, eurek ere euskara ikastolarako bakarrik behar dutela.
Helduen alfabetatze eta euskalduntzearen etorkizuna? Dinamika hori irauli eta gure herri eta hirietan pertsona euskaldun, erdi-euskaldun eta erdaldunek euskaraz bizitzeko dituzten behar errealei erantzun egokia, profesionala eta bakoiztua ematea izango da gure erronka.
Horretan asmatzean dago gure etorkizuna.
2002ko urrian hasi zen kontu hau Kultura Sailburuak egindako Legebiltzarreko agerraldiarekin eta bertan azaldu zuen Miren Azkaratek HABEk Euskaltegien bideragarritasuna aztertzeko lana enpresa bati eskatua ziola. Egoera korapilatsu eta kezkagarriaren adierazle dira gerora izandako hainbat eta hainbat ekimen eta azalpen. Horien guztien berri izateko, jo Irakasleon Aldizkariaren 9. alera.
IKEI enpresari egokitu zitzaion lana burutzea eta otsailerako bukatzekoa bazen ere, hainbat arazo direla medio atzeratu egin zen eta azkenean apirilerako izango dugu emaitza. Aurrena Legebiltzarrean aurkeztuko dute, jakina, eta ondoren etorriko dira, orain arte bezala, gainontzekoontzako aurkezpenak.
Ikerketaren helburua gaur egun euskaltegiek duten egoera aztertzea eta etorkizunari begirako proposamenak egitea zen, aurrerantzerako ibilbidea zehaztu eta definitzeko. Gu guztion etorkizuna, alegia. Hortik lan honen garrantzia eta aldizkari honetatik eskaini nahi diogun arreta berezia. Orain arte entzun direnetatik atera daitekeenaren arabera, malgutasuna eta modernitatea izango dira etorkizunaren oinarri. Malgutasuna moduluetan eta modernitatea ikasi eta irakasteko bitartekoetan. Aldaketa zein neurritakoa eta zein izaeratakoa izango den aurreikustea, ordea, zaila da.
Izan ere, guztiok gatoz bat egoera ez dela nahi bezain ona eta faktore askok izan dutela eragina orain arteko prozesuan. Aldaketen nondik norakoak zirriborratzean ere nahikoa adostasuna egon da baina argi dago benetako emaitzak eta proposamenak aztertzerakoan bakoitzak bere aldera joko duela eta oso zaila izango dela Helduen Euskalduntzea osatzen dugun guztiok asetzea.
Orain arte bezala lehentasunak ezarri beharko dira (kalitatea/kantitatea, publikoa/pribatua, emaitzak/prozesuak, parte-hartze mailak, e.a.). Eta horiekin eszenatoki berria izango dugu gure aurrean eta baita joko-arau berriak ere. Espero dugu benetan berriak izatea eta ez konformatzea orain artekoei jantzi berriak ipintzearekin. Bestela, pixka baterako partxea izango dugu baina ez aro berri bati hasiera emateko moduko bitartekoak.
EUSKALTEGIETAKO MAILEN EGIAZTATZEA
Egiaztatze sistema bat prestatzea da Ebaluazio Atalaren zereginetako bat. Helburuetako bat ikasleak bere ikasbidea eta irakasleak bere irakasbidea nondik nora doan garbiago ikustea izango da, eta, gainera, egiten ari diren lana frogatzea edo ziurtatzea. Hori aurrera eramateko modua eta antolaketa ikusten ari da HABE, izan ere, bai merkatuak eta bai ikasleak berak hala eskatu baitio. Ezinbestekoa da, bestalde, lan hori euskaltegiekin batera egitea, eta hori aurrera eramateko bidea aztertzen ari dira. Epe laburrean izango dugu horren berri, antza denez.
Iturria: http://www.habe.org/hn_noticias/tablon/indice_e.htm
Aurtengo deialdia abian da. Aurreko hiru urteetan bezala, aurten ere autoikaskuntza bidez ikasten ari diren ikasleek aukera izango dute, eskaera egin eta froga bat gaindituz gero, dirulaguntza jasotzeko. Deialdia ez da oraindik Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, baina kontuan hartu eskaerak 2003ko irailean egiteko pentsatuta daudela eta azterketak urriaren hasieran. Aurtengo deialdian berrikuntza batzuk izango dira, eta deialdia argitaratzen denean, interesgarria izango da horiek ikusi eta ikasleei jakinaraztea.
Iturria: http://www.habe.org/hn_noticias/tablon/indice_e.htm
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak webgune berritua aurkeztu du.
University of Hull-en Marina Mozzon-McPherson eta beste batzuk aholkulariaren rolaz garatzen ari diren proiektua.
Zure e-posta
helbidea?