17. alea, 2003ko urria |
237 harpidedun |
1. Han-hemenka: El aula de autoformación. Aitor Etxebarria
2. Hausnarrean: Ikasturte berriak, berri pozgarriak!. Pedro Lonbide
6. Zer berri santurtzieus.com-en?
Ikastaroaren izena: El aula de autoformación: integración de los contenidos de la programación y el trabajo de autoaprendizaje
Irakaslea: Olga Esteve Ruescas (Universitat Pompeu Fabra. Barcelona)
Tokia eta data: Donostia, HABEren egoitza nagusia, 2003ko ekainaren 25ean eta 26an.
Olga Esteve oinarrizko bereizketa batetik abiatu zen: autoikaskuntza eta autonomia ez dira gauza bera. Autonomia ikastalde arruntean bertan landu ahal eta behar da. Are gehiago, autonomia klase presentzialean (= ikastalde arrunta) landu ezean, zail ikusten du Estevek autoikaskuntza-gelan modu autonomoan lan egitea. Aukeren artean, honako hauek aurreikusten ditu: a) klase presentziala soilik, b) autoikaskuntza soilik, eta c) klase presentziala eta autoikaskuntza-gela elkarrekin loturik.
Berak iradokitzen duen egoera ideala hirugarren hau da da: autonomia bultzatzen duen klase presentzial baten elementu osagarri gisa autoikaskuntza-gela. Baina inondik inora onartzen ez duen egoera honako hau da: nor bere aldetik dabilen klase presentziala eta autoikaskuntza.
Ikaskuntza-teoria bera egon behar da bi guneetan: talde presentzialean eta autoikaskuntza-gelan. Eta bi gune hauek lotuko dituen lan-proposamena edo lan-ildoa Ataza bidezko irakaskuntza izango litzateke. Atazak, dakigunez, helburu komunikatibo bat du azken helburu gisa. Testu batetik abiatu (aurrez emandako ereduak...) beste testu batekin bukatzeko (produktua). Hasierako testuan aurkitzen diren elementuak, produktua izango den testua sortzeko erabiliko dira.
Atazetan badira taldearen premia duten faseak:
Hasierako instrukzioak
|
Batera jartze saioak. Elkarreragina.
|
Atazak izan dezakeen zailtasun mailaren sondeoa eta
beroni aurre egiteko laguntza-tresnen aurkezpena.
|
Autoikaskuntza-gelan landuko denaren berri ematea.
|
Autoikaskuntza-gelan atazan planteatzen diren lanak burutzeko materialak aurkituko dira:
Sortu beharreko testuaren tankerako beste testu
eredu batzuk.
|
Egoera komunikatibo jakin bati dagokion hiztegia
(bai hitz jakin batzuk, bai esamoldeak...)
|
Sortu nahi den testuari dagokion gramatika.
|
Autoikaskuntza-gelako material hauek ikasgelako edukiak lantzen lagunduko dute, baina, bestalde, ikasgelako lana autoikaskuntzan egingo den lanaren gidari izango da, helburua komuna izanik, baina ikasle bakoitzaren indibidualtasuna errespetatuz.
Hauxe da, beraz, ikastaroan landu ziren bestelako kontzeptu eta orientabideen markoa. Oinarrizko kontzeptu batzuk (autonomia, ikasten ikastea edo teoria sozio-konstruktibista) berrikusi ostean, ikas-prozesua erraz dezaketen zenbait tresna aipatu zituen Estevek, hala nola:
Materialen antolaketa egokia. Baliabideen kudeaketa
Ikastaroan zehar askotan aipatu zen hipertestua materialen antolaketaren lagungarri gisa. Gogora dezagun lehenengo atalean aipatu dugun Atazetan oinarritutako lana. Dakigunez, lan egiteko era honek hizkuntzaren ikuspegi globala eskaintzen du: hizkuntzaren elementuak elkarrekin lotuta eta elkarren zerbitzuan aurkezten ditu: eduki linguistikoak, testu motak, genero testualak, hiztegia, esakuneak... Bada, atazak inspiratzen dituen irizpide nagusi honen arabera antolatzea proposatzen du Esteve irakasleak. Horrela, sartzen garen bidetik sartzen garela, elementu batek berarekin lotutako beste elementu batera eramango gaitu: testu mota baten bila ari bagara, testu mota hori sortzeko egokiak izango diren eduki linguistikoekiko lotura aurkituko dugu; eta alderantziz.
Bide honetan, bi kontu izan behar dira gogoan, beti ere ikaslea gogoan:
Link edo lotura gehiegi ez ezartzea, mataza
horretan ikaslea gal ez dadin.
|
Link-ak izendatzeko erabiltzen den terminologia
ulergarria izatea, kontzeptu gramatikalekin ohituta ez dagoen
ikasle helduak ulertzeko arazorik izan ez dezan.
|
Materialekin lotuta ditugu baliabideak. Hauen artean honako bereizketa hau egin dezakegu:
Ikasketara bertara zuzendutako baliabideak:
gramatikak, hiztegiak, bideo didaktizatuak, testu idatzi
didaktizatuak... eta ikaskideak eta irakaslea bera.
|
Laguntzarako baliabideak: testu idatziak (egunkari
eta aldizkariak, liburuak) ikus-entzunezkoak (telebista, bideo eta
irratia), jatorrizko hiztunak...
|
Irakasleak baliabideen managerra izan behar du: ondo ezagutu behar ditu eta ikasleei berauek erabiltzen irakatsi eta lagundu behar die. Honetarako gakoa hauxe izan daiteke: une egokian baliabide egokia aurkezteko gaitasuna izatea.
Ikasle autonomoa defini dezaketen ezaugarrien arteko bat izan daiteke bere ikas-prozesuari aldikako txekeoa egitea: zenbat eta zertan aurreratu duen, non dituen zailtasun edo gabezia nabarmenenak... Hau, beste era batera esanda, autoerregulazioa dugu.
Nola egin dezake ikasleak autoerregulazio hau? Honetarako bide ezberdinak ditu:
Irakasle, tutore edo aholkulariaren bitartez.
|
Bere mailako edo goragoko mailako ikasleen bitartez
|
Maila baxuagoko ikasleen bitartez.
|
Ikaslearen beraren bitartez: esperientzien eta
bizipenen inguruko hausnarketa, memoria...
|
Azken honi dagokionean, Europa mailan entzute eta sona handia eskuratzen ari den baliabidea da port-folioa izenarekin ezagutzen den tresna. Tresna hau hiru atal nagusik osatzen dute:
Dokumentu honen originala ikaslean berak gordeko du port-folioan eta kopia bat emango dio irakasleari.
Honekin batera, garrantzi handiko kontua da ikaslea edozein ataza egitean erabilitako estrategia eta errekurtsoen jakitun kontziente izatea (pauta metakognitiboak) Ikaslea ataza bat burutzeko erabili dituen pauta edo estrategia guztien deskribapen zehatza egitera gonbidatuko dugu. Are gehiago, bateratze saio batzuetan komenigarria da komunean jartzea ikasle guztiek jarraitutako pauta edo estrategiak. Hauek guztiak port-folioan gordeko dira eta noizean behin ordura arte gordetakoen berrikusketa egingo da.
Port-folioak ikaslearen esku egon behar du eta bere ikas-prozesuaren berri zehatza eman beharko du: prozesu honetan gertatu den ororen lekukotasuna eman behar du eta ondo antolatuta, gainera.
Jarraian proposatuko ditugunak erabilera autonomorako nahi ditugun material eta aktibitateen antolakuntzaren zerbitzurako dira. Hona hemen Esteve irakasleak proposatutako batzuk:
Bere izenak adierazten duen bezala, eduki linguistikoak ditu oinarritzat. Bereziki, bere helburuen artean, gramatikaren ezagutza lehen mailakotzat dutenen ikasleentzat pentsatuak dira. Edonola ere, hauetariko ibilbide bakoitzak betebehar komunikatibo jakin bat, testu mota bat dauka. Eta eduki linguistikoak multzoka aurkezten ditu (adibidez, kausa adierazteko baliabide linguistikoak. Honen barruan aurkituko ditugu menpeko esaldiak, deklinabide kasua, aditz lagun kausalak, lokailuak...) eta berauen azalpenetarako zein ariketetarako bibliografia.
Esteve irakaslearen gomendioa honako hau da: material berria sortu beharrean, egokiagoa litzatekeela dugunean oinarritutako ibilbideak antolatzea. Ibilbide oso baten barruan ikasleak erabaki txikiak hartu beharko ditu.
Aitor Etxebarria
IKASTURTE BERRIAK, BERRI POZGARRIAK!
Euskaltegien finantziaziorako irizpideak azaltzen dituen agindua.
| Autoikaskuntza zentroen erregistroa arautzen duena.
| Ikasmoduluak aldatzen dituen zirkularra.
| On-line materialak egiteko deialdia.
| On-line ikastaroak ematekoa.
| Mailak egiaztatzeko prozesua arautzen duen agindua. |
HABEk aldaketa asko jarri ditu abian eta aldi berean gainera. Horrek poza sortzen du alde batetik nabari delako duen ardura eta hobetu nahia, baina bestaldetik kezka ere sortzen du. Ez ote da erronka handiegia, gure errealitatea eta orain artekoak kontuan izanda, prozesu horiei guztiei aldi berean heltzea? Ez dugu zalantzarik HABEk ondo neurtu dituela indarrak eta eginbeharrak. Izan ere, benetan penagarria eta etsigarria litzateke hain proiektu garrantzitsuak ezerezean geratzea edo behar bezalako ondorioak ez izatea. | |
Aldaketa hauek guztiak batera asimilatzea oso zaila izango da euskaltegientzat. Gure jarduna egokitu beharra izango dugu eta urteetako inertzia eta une honetako presa oztopo handiak izango dira. | |
Euskaltegien arazo larrienetako bat, menpekotasun ekonomikoa eta antolakuntzakoa, ez da konpontzen. Aldatu egiten da baina berriz ere kanpoko parametroek ezartzen dituzte gure mugak. Guztion helburua behar luke izan zentro bakoitzaren autonomia garatzea eta hartzen ditugun neurriek helburu hori lortzen lagundu beharko lukete. | |
Aurreko puntuarekin lotuta dago, gure ustez, euskaltegiek proiektu hauetan izango duten partaidetza. Zenbateraino bultzatzen den elkarlana ez dago argi eta zenbaitek pentsa lezake berriz ere agindupean ari garela beste eginkizun eta molde batzuetan. | |
Ziurtasun-eza ikaragarria da ez dakigulako zein ondorio izango duen hauetako berrikuntza bakoitzak. Urteetan izan dugun jarduteko era bat utzi eta berrian sartu gara nora garamatzan eta bidean zer aurkituko dugun oso ondo ez dakigula. |
Pedro Lonbide
EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA SAILAK EUSKARAREN EZAGUTZA EGIAZTATZEKO SISTEMA JARRIKO DU MARTXAN IKASTURTE HONETAN
2003-2004 ikasturtetik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak euskararen komunikazio-gaitasunen mailak egiaztatzeko sistema jarriko du indarrean, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko kurrikuluak dioenarekin bat etorrita.Aipatutako mailen ziurtagiriak lortzeko, maila bakoitzari dagokion azterketa gainditu beharko da.Azterketek hainbat zati izango dituzte hizkuntzaren komunikazio-gaitasuna neurtzeko, bai idatziz eta bai ahoz egitekoak. Hizkuntzaren alderdi hauek neurtu ahalko dira: idatzizko ulermena, hizkuntzaren erabilera, entzutezko ulermena, idatzizko ekoizpena eta ahozko ekoizpena.HABEren erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi eta autoikaskuntza zentroetako ikasleek izango dute deialdietan parte hartzeko eskubidea.Informazio zehatzagoa lor dezakezu Kultura sailburuaren 2003ko abuztuaren 6ko aginduan (EHAA, 2003ko irailak 10).
Argitaratu berri da euskararen egoera zertan den aztertu nahi izan duen inkesta. Dirudienez, euskarazko hiztunen kopuruak gora egin du Euskal Herrian, baina erabilerak behera.
Nahi izanez gero, hemen duzu informazio gehiago.
EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA SAILBURUAREN AGERRRALDIA EUSKO LEGEBILTZARREAN
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburu Miren Azkaratek eskatu berri du agerraldia Legebiltzarreko Hezkuntza eta Kultura Batzordean. Agerraldiaren helburua da Euskaltegien Bidegarritasunari buruzko txostenean aurreikusitako neurrien garapena azaltzea. Momentuz agerraldirako data zehaztu gabe dago.
EUSKALTEGIAK SAREAN
AEKk aspaldian zuen web gunea, baina aipatzekoa da uda aldean egin duen berriztatzea.
HEZKUNTZA
Language Resource Centres: http://www.lrcnet.org/
LRC proiektuan 13 herrialdeetako 17 erakundek hartzen dute parte. Helburua Hizkuntzen Baliabide Zentroen bidez gertatzen den ikas-prozesua mesedetzea da. Ildo horretan, oso interesgarria da idatzi duten Baliabide Zentroen Eskuliburua: http://www.lrcnet.org/html/es/ES.pdf
ISEI-IVEI: http://www.isei-ivei.net/
Unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen (ISEI) web gunean dokumentazio eta baliabide zerbitzua aurkituko dugu.
Musubero
mon amour liburuaren
lanketa
| |
Nire
kuleroak liburuaren lanketa
|
Zure e-posta
helbidea?