19. alea, 2003ko abendua |
239 harpidedun |
1. Han hemenka: Autoikaskuntzarako materialen diseinua. Aitor Etxebarria
2. Hausnarrean: Elkarretaratzeak. Pedro Lonbide
3. Zenbat buru... Alde on-txarrak euskara ondenagailu bidez ikasita. Jose Miguel Arnaiz
4. Irakurleen ekarriak: Iņaki Murua eta Luis Mari Txabarri
6. Zer berri santurtzieus.com-en?
Helburuak argi adierazi behar dituzte
| Input linguistiko esanguratsua izan behar dute
| Nolabaiteko malgutasuna izan behar dute
| Ikaskuntzarako argibideak izan behar dituzte
| Hizkuntzaren ikaskuntzarako aholkuak
| Feedback-a eta testak
| Lanaren jarraipenerako aholkuak
| Erreferentziazko materiala
| Materialaren sailkapena
| Motibaziorako faktorek ere aintzat hartu behar dituzte
| Aurrera egiteko aholkuak eman behar dituzte |
Hasteko, bi ezaugarrik markatze dituzte IKTak irakaskuntzara aplikatzerakoan:
Malgutasunak
| Aukeratzeko ahalmenak |
Zein unetan gaude IKTak irakaskuntzan aplikatzeko orduan? Hiru aurreikus daitezke:
2Hren irakaskuntzarako ohiko material tradizionala formatu elektronikora transferitzekoa.
IKTen ahalmena eta 2Hren ikaskuntzan izan dezakeen eraginkortasuna deskubritzekoa.
IKTei ahalik eta etekinik handiena ateratzekoa, bere testuinguruari dagozkion ikuspegi pedagogikoak aplikatuz.
Gaur egun esan genezake a) eta b) faseen artean gaudela, nagusiki. IKTek irakaskuntza iraultza handia ahalbidetzen badute ere, ez dute iraultza hau bermatzen. Izan ere, askotan IKTak aplikatu aplikatzen dira hezkuntzan, baina gaur egun indarrean ez dauden enfoke tradizionalak sendotuz.
IKTen ahalmen hori zertan gauzatzen da?
Mota askotako material ugarirako sarbidea eskaintzen du.
| Materialak sortzeko edota integratzeko bidea eskaintzen du era dinamiko eta interaktiboan.
| Trebetasunak integratzeko bidea eskaintzen du.
| Ikaslearengan ardaztutako pedagogia ahalbidetzen du.
| Ikaskuntza mota ezberdinetara egon litezkeen materialak sortzeko aukera eskaintzen du.
| Komunikazioa eta elkarreragina errazten du.
| Ikasleekin atazak eta materialak negoziatzeko aukera ematen du. |
Tutorearen lana
Hiru ezaugarri nabarmenduko genituzke tutorearengan:
Tutoreak kudeatzailea izan behar du, eta ez informazioaren transmititzaile hutsa.
| Ez da zerbait irakastera mugatu behar: hizkuntzak nola jokatzen duen ere azaldu behar du.
| Ikaslearen jarrera aktiboa bultzatu behar du. |
Materialen azterketa
Ikastaroan hizkuntza bat ikasteko materialen azterketa aztertu genuen(bereziki "Viento en popa" izenekoa, ingelesek gaztelania ikasteko material-sorta). Azterketa honetatik aterata daude ondoko ondorioak.
Instrukzioek oso garrantzi handia dute. Kontu handiz hartu beharreko arloa da. Laburrak eta argiak izan behar dute, (luzeak, oro har ez baitira irakurtzen), pausuka eskainiak eta ez denak batera; elementu klabeak nabarmendu egin behar dira (maiuskulen bidez, letra beltzaz...). Gainera, instrukzioen sekuentziazioa kontuan hartzeko beste faktore bat dugu: zer argitu lehenago, zer ondoren... | |
Feedback-a ere oso kontuan hartzeko elementua dugu. Autoebaluaketarako instrukzioak eskaini behar dira. Bestalde, ezin da mugatu ehuneko zenbat galdera erantzun diren zuzen: berauen justifikazioa edo azalpena ere ezinbestekoa da, zuzenean edo esplizituki edo ikasleari erantzun zuzena asmatzeko behar duen laguntza eskainiz. Feedback hau berehalakoa edo diferitua izan daiteke: ariketaren izariak edo helburuak lagunduko digute bien arteko hautua egiten. Edonola ere, aurretik erabaki behar dugu zein ariketak behar duen momentuko feedbacka eta zeinek duen egokiago feedback diferitua. |
IKTen bidez proposatzen den atazak edo lanak baldintza hauek bete beharko ditu:
Testuinguru batean kokatuta egongo da.
| Ikasleari erabakitzeko eta aukeratzeko aukera eskaini behar dio. Beraz,
| ikaslearen autonomia bultzatu behar du. |
Ikasten ikasteko materialak
Azkenaldian gero eta ugariagoak dira ikaskuntza prozesuaren inguruko hausnarketa bultzatzen duten materialak. Nunan-ek autonomiarako bost maila proposatzen ditu, ikaskuntzaren fase ezberdinetan gara daitezkeeenak:
Kontzientziazioa: ikasleak erabiliko dituzte materialen helburu pedagogikoez eta edukiaz jabetzen dira.
Inplikazioa: Ikasleek eskaintzen helburuen aukeraketan parte hartzen dute, eskaintzen zaizkien batzuen artean.
Interbentzioa: Ikasleek programa baten helburuen eta edukiaren aldaketa eta egokitzapenetan parte hartzen dute.
Sorkuntza: Ikasleek beren helburu eta atazak sortzen dituzte.
Traszendentzia: Ikasleak ikasgela baino haratago doaz eta ikasitakoa mundu errealean aplikatzen hasten dira.
Prozesu honetan ezinbestekoa da ikaslearen hausnarketa bultzatzea
hizkuntza mailan
| ikas-prozesuaren mailan
| "dekondizionamendu"rako bide bezala; hau da, burua ikasteko teoria eta modu desberdinetara irekitzea. |
Hausnarketa bera eta hausnarketa hau ikaskideekin partekatzea oso garrantzitsua da. Baina zertaz hausnartu? Hausnarketa hau testu-motak eta aktibitateak baldintzatuko dute. (Adibidez, ahozko adierazpenak zer nolako ezaugarriak ditu eta zer nolako estrategiek errazten dute?)
Estrategiez ari garela, ez da nahikoa berauek aurkeztea. Honetaz gain, ikasleak:
estrategien kontzientzia izan behar du
| praktikan ikusi behar ditu, esplizituki proposatuak
| praktikatu egin behar ditu
| bere ondorioak ezagutu, bere onurak ulertu behar ditu.
| material batean, estrategia bakoitza behin baino gehiagotan aplikatua ikusi behar du. |
IKTek hezkuntzan eta irakaskuntzan egin lezaketen ekarpenetatik, hiru hauek nabarmenduko genituzke:
Eskaintzen duen aukeratzeko gaitasuna.
| Feedback-a, baina aurrerago esan bezala, zuzen/oker; bai/ez hutsak adieraztera mugatu gabe.
| Interakzioa: ikasle-irakasle, ikasle-ikasle, euskaltegi-euskaltegi. |
Gogoeta bultzatzea du helburu atal honek. Arlo korapilatsu asko dira geure eguneroko jardunean. Horiek konpartitzea eta elkarrekin hausnartzea mesedegarria izango ahal da!
Pertsiako kondaira batek dioenez, jainkoek hasieran banatu egin omen zuten egia, gizabanakoari zati bana emanez.
Egia osatu bakoitzak berea ekarriz osatuko da. Hala, txanpon beraren bi aldeak dira egia eta ekarria.
EUSKALTEGIAK SAREAN
Mastitxu: http://www.euskaltegileioa.com/
BESTELAKO LOTURAK
Euskara.TK: http://www.euskara.tk/
Sarean gure hizkuntzaz eztabaidatzeko txokoa
Telekomunikazio Hiztegia: http://www.telekomunikaziohiztegia.org/
Zure e-posta
helbidea?