Irakasleon Aldizkaria
23. alea, 2004ko ekaina | 251 harpidedun |
Horregatik, inork aldizkariaren artikuluei buruzko komentariorik edo iritzirik adierazi egin nahi balu, beheko formularioa erabil dezake edo mezua idatzi ondorengo helbidera: aldizkaria@santurtzieus.com
2. Liburuak eta artikuluak: Azterketetan antsietatea gutxitzeko teknikak. Aitor Etxebarria
3. Hausnarrean: Lehen eta bigarren mailak egiaztatzeko azterketetan aritzeko bateratze-prozesua. Pedro Lonbide
4. Zenbat buru...: Eskutik helduta. Abel Camacho
6. Zer berri santurtzieus.com-en?
EHU-UPVk Miramar Jauregian (Donostian) antolatutako Uda Ikastaroak | |
Hainbat ikastaro eta mintegi azpimaratuko ditugu: |
B.1. Gramática y aprendizaje de lenguas: perspectivas cognitivas y aplicaciones pedagógicas
HABEren prestakuntza-ikastaroak
V.
HIK HASI Udako Topaketa pedagogikoak 2004ko uztailaren
1ean eta 2an, Donostian Antolatzailea: Hik
Hasi
2004ko uztailaren 5etik 7ra, Madrilen Antolatzailea: UNED 14th
international conference of the European Second Language Association
(EUROSLA) 2004ko irailaren
8tik 11ra, Donostian
XV
Congreso internacional de ASELE
2004ko irailaren
22tik 25era bitartean, Sevillan Antolatzaileak: ASELE
eta Sevillako Uniberstitateko Filologia
Fakultatea
Zein liburu edo artikulu (berri zein zahar) izan daiteke interesgarria gure formazioari begira? Galdera horri erantzun nahi diogu hemen.
Lerrook irakurtzen dituzuenerako bete-betean izango dira murgilduta gure ikasleak hainbat azterketa prozesutan: Hizkuntz Eskakizunak, Osakidetza, Hizkuntza Eskola, EGA... Udaberria heldu zaigun seinale.
Azterketak guztiontzat izan dira eta dira urduritasun, beldur edota antsietate iturri. Eta zer esanik ere ez ahozko azterketa: egoera honetan tentsio maila goreneko gradura hel liteke, nortasunak nortasun eta izaerak izaera. Eta zenbatetan ez garen izan ikasle on baten porrotaren lekuko nerbioek gailendu eta zapuztu egin dutelako ikasturte osoko ahalegina!
Arazo honetan laguntzera edo arazoa bera leuntzera dator jarraian komentatu eta gomendatu nahi dizuegun liburua. Hasieratik aurreratu nahi dizkizuegu bi kontu: batetik, bertan ikuspegi eta terminologia psikologikoa erabiltzen bada ere (antsietatea, sintomak, autoestima, autoefikazia...), ez diola inolako arazo gaindiezinik planteatuko alor honetan sartuta dagoen inori; bestetik, liburua oso praktikoa izan nahi duela ondoko lerroetan ikusiko duzuenez. Nahiz eta bereziki ikasketa arautua burutzen ari diren ikasleengana zuzenduta egon, bertan aipatzen diren konturik gehienak erraz asko aplika daitezke gurekin ditugun ikasle askoren kasuan.
Liburuaren tesia eta tesi honek gidatuta jarraitzen duen ibilbidea oso argia da: azterketek sor diezaguketen (eta sortzen diguten) tentsio eta antsietatea gainditu edo leuntzeko lehenengo eta behin geure burua ezagutu behar dugu; hau da, zer nolako sintomak agertzen diren guregan tentsioa horren itxurapean. Honek emango digu gure tentsio edo antsietatea zer nolakoa den. Horren haritik, tentsio mota bakoitzari aurre egiteko teknika berezituak planteatuko ditu.
Rubio irakasleak sintoma hauek lau motatakoak izan daitezkeela dio:
fisikoak: urduritasuna, dardara, izerdia... | |
kognitiboak: gogora datozkigun pentsamendu negatiboak (Ez dut gaindituko; Besteak ni baino trebeagoak dira; Zertara etorri naiz ni hona!...) | |
psikologikoak: autoestima apala, ziurtasunik eza norberarengan... | |
asertiboak: besteen aurrean edo epaimahaiaren aurrean hitz egiteko lotsa, beldurra... |
Tentsio edo antsietate mota bakoitza identifikatzeko hainbat argibide eskaintzen ditu, testak gehienetan.
Lehen esan bezala, nolako antsietatea, halako erremedioa. Baina argi utzita antsietate maila jakin bat izateak ez diola batere kalterik egingo ikasleen errendimenduari; aitzitik, tentsio-dosi egokia mesedegarri ere gerta dakiguke.
Antsietate mota bakoitzarentzat, beraz, teknika bereziak proposatzen ditu:
Sintoma fisikoak azaltzen direnerako erlaxazio ariketa errazak proposatzen ditu; | |
Sintoma kognitiboetarako ideia positiboak bultzatu eta negatiboak uxatzekoak, alde batetik; eta, bestetik, azterketa bera erlatibitzera zuzenduak. | |
Sintomak psikologikoak direnean, autoestima eta autoefikazia maila handitzeko bideak |
Atal berezia eskaintzen die ahozko azterketei eta berau arreta bereziaz irakurtzea gomendatzen dugu bertan eskaintzen dituen aholku erraz eta praktikoak direla-eta.
Ez dugu astirik galtzeko ahozkoak ate joka baitaude. Gure ikasleek eskertuko digute.
Aitor Etxebarria
Santurtziko Udal Euskaltegia
Gogoeta bultzatzea du helburu atal honek. Arlo korapilatsu asko dira geure eguneroko jardunean. Horiek konpartitzea eta elkarrekin hausnartzea mesedegarria izango ahal da!
LEHEN ETA BIGARREN MAILAK EGIAZTATZEKO AZTERKETETAN ARITZEKO BATERATZE-PROZESUA
Bukatu da otsailean hasitako prozesua eta hausnarketarako unea iritsi da. 140 izango dira mailak egiaztatzen arituko diren aztertzaileak eta azterketen nondik norakoak zehazten eta zuzenketetan erabiliko diren irizpideak batzen hainbat lan egin dute.
Aztertzaileak taldeka aritu dira lanean eta batetik bestera aldeak egon badira ere, orokorrean aurrez aurreko bi saiok eman diote hasiera eta bukaera prozesuari. Tartean izan dira HABEren plataforma telematikoan egindako hainbat saio. Talde bakoitzarekin aritu da HABEko teknikari bat tutore lanetan.
Prozesu osoaren helburua azterketak zuzentzeko orduan erabili beharreko irizpideak batzea izan da eta horretarako oinarri HEOK izan da. Aukera paregabea izan dugu berriz ere hain garrantzitsu den lan-tresna horri heldu eta zenbaitek ondoegi egin gabe genuen hausnarketa egiteko. Izan ere, euskaltegi guztiok aurkeztu behar izan genuen HEOKan oinarritutako EKP eta halaxe egin genuen. Horien guztien onarpena ere etorri zen HABEren aldetik baina ukaezina da, hainbat arrazoirengatik, lan hori ez genuela behar besteko arduraz egin euskaltegi askotan. Izan dugun aukera honek, beraz, berriz ere esku artean hartu eta sakontzeko aukera eskaini digu euskaltegi guztietako irakasleoi.
Irizpideei dagokienez, lortu da gutxieneko hurbilketa bat eta askok hasieran genuen beldurra neurri batean uxatzea ere lortu dugu. Dena dela, gogoan izan behar dugu lan zaila zela: partaide asko, bakoitza egoera batean, bakoitzak urratutako ibilbidea ezberdina, epe laburrak... Horretaz gain, aipatzekoa da askotan irakasle eta aztertzaile izariek nahastu egiten zaizkigula eta bakoitzaren egiteko eta ikuspuntua ezberdina denez, ondo bereizten ikasi beharko dugu.
Erabilitako metodologiak ere egin beharreko lanari mugak ezarri dizkio. Talde bakoitzean aritu direnek 24 azterketa zuzendu dituzte, lehen eta bigarren mailakoak. Epe jakin batean burutu behar zen lana eta askotan ez da nahikoa astirik izan eztabaidan behar besteko sakontasunez eta agertutako gai guztien inguruan aritzeko.
Bitartekoek ere mugatu dute egindako lana, jakina. Aurrez aurreko bi saioak izan ezik, gainontzeko lana HABEren plataforma telematikoan egin da, esan bezala. Era horretan lan egiteko ohitura falta nabaria dugu eta, bateratze saioetan hasi baino lehen horretan trebatzeko lana egin bazen ere, argi geratu da kosta egiten dela horretan jartzea eta predikatzen duguna praktikan ipintzeko orduan arazoak izaten ditugula askotan.
Izan da objektibotasun eta kontrol ezaren aurreko beldurra edo kezka azaldu duenik ere. Azken finean, inoiz ez bezalako ondorioak izan ditzake euskara ikaslearentzat azterketa hau gainditzeak. Ikaslearentzat eta horrekin batera euskaltegiarentzat ere bai, jakina. Oso erraza da, ondorioz, bakoitza bere euskaltegiaren alde ari delakoan guztion kaltetan aritzea. Badakigu konfiantza eskatzea eta guztiok tentuz arituko beharko dugula esatea ez dela nahiko, baina ez dugu besterik. Guztiok dugu gogoan zer gertatu zen duela urte batzuk EGAko atariko frogarekin; beraz, geure esku dago neurri handi batean prozesuak behar bezalako ondorioak izatea eta horretarako bitartekoak ipintzea.
Laburbilduz, lan asko egin da, ikaragarria zenbaitetan; bide bati ekin diogu eta bide horretan lehen urratsak eman ditugu. Zailena egin dugu, baina lan handia dugu zain. Espero dezagun beraz, lortu nahi ditugun emaitzak egin ditugun esfortzuek merezi duten adinakoak izatea.
Pedro Lonbide
Santurtziko Udal Euskaltegia
Gai korapilatsuak asko dira. Atal honetan iritzi-miritzi jardungo dugu
Asko hitz egin da Udal Euskaltegiei buruz azken aldi honetan eta oso gutxitan aipatzen den ezaugarrietako bat ekarri digute gogora azken bolada honetan izan diren bi gora-beherek. Udal Euskaltegien izaerari berari buruz hitz egin nahi dugu oraingo honetan, aipatuko ditugun bi kontuok agerian uzten baitute zein girotan ari garen lanean eta zein egoeratan gauden.
Udal Euskaltegiek lege-izaera anitzeko erakundeak dira: fundazio publikoak, enpresa publikoak, erakunde autonomiadunak, udal sailak... baina bat izan bestea izan guztiek dute funtsean ezaugarri bat: Udal Administrazioa dira. Eta horren arabera funtzionatzen dute eguneroko jardunean. Lehen kontua hauxe da, bada: ez da denbora asko HABEk administrazio-atal guzti hauei gogorarazi ziela nola jokatu behar duten langileak kontratatzeko orduan eta zein baldintza bete behar dituzten bertan arituko diren langileek. Eskertzeko da, benetan, horrelako kezka izatea baina bestalde oso nabarmen geratzen da eginkizunak nahastuta ditugula. Administrazio bakoitzak oso ondo jakin beharko luke zein legek agintzen duen zer eta zein arau diren aplikagarri kasu bakoitzean. Hala ez balitz, hor ditugu Udalak lan horretan lagun diezaguten eta HAEE bera ere bai.
Bigarren kontua, materialarena da, jakina. Euskalduntzearen lehen eta bigarren mailak egiaztatzeko azterketak egin ditugu ekainean zehar eta horiek aurrera eramateko materialak bidali zizkigun HABEk guztioi: azterketak, fitxak, CDak, boligrafoak, lapitzak, borragomak, folio zuriak... Argi dago gauza batzuk ezin ditugula gurean izan baina, boligrafoak eta folioak? Presupuesto txikia izango dugu baina hainbestera iristen gara.
Tira, argi dago konfidantza handiegirik ez dutela gugan eta izan dezaten lanean segitu beharko dugu.
Askoren ustez Internet-en dugu etorkizuna. Zer berri dugu sarean, baina?
HEZKUNTZA: e-learning
Elearning Europa: http://www.elearningeuropa.info/
Enciclopedia virtual de tecnología educativa: http://dewey.uab.es/pmarques/evte.htm
Asociación Española de Formación On Line: http://www.aefol.com/version2004/
UNESCO eta E-learning: http://www.unesco.org/education/portal/e_learning/about.shtml
ARTIKULUAK
Igor Arroyo Leatxe: Hizkuntzatik hezkuntzara: Euskal curriculuma in erabili.com, 2004ko apirilaren 5ean
BESTELAKO LOTURAK
AhoLab Taldea: http://bips.bi.ehu.es/ahoweb/eu_index.html
Munduko hizkuntzen Amarauna: http://www.amarauna-languages.com/
Intza, Euskal Lokuzioak sarean: http://www.armiarma.com/intza/
Gure gunean azken aldi honetan egindako eguneratzeak
Atal berria: Azterketa eta titulazio ofizialak
Irakasleentzako artikuluak: Las TIC y el aprendizaje de lenguas: un cambio de escenario
Santurtziko Udal Euskaltegia: Jardunaldi eta Kongresuetan eta prentsan
Irakasleon Aldizkaria: 22. alea
Zer nahi duzu?
Zure e-posta helbidea?