www.santurtzieus.com

oharrak

Oharrak idazteko argibideak

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan idazmena landuko duzu. Horretarako, ohar bat idazteko gida moduko bat eskaintzen dizugu. Eskema bat proposatzen dizugu eta ondoren adibide bat. Ereduari jarraiki, beste ohar bat idatzi beharko duzu. Ariketa honek ez du zuzenketa-orririk; zuzentzeko, jo tutorearengana.

En este ejercicio trabajarás la expresión escrita. Para ello te ofrecemos una especie de guía para escribir una nota. Te ofrecemos un esquema y un ejemplo. Siguiendo el ejemplo, deberás escribir una nota. Este ejercicio no tiene hoja de corrección; para corregirlo, acude al tutor.

 

 

1. Zer da oharra?

Gurekin ez dagoen pertsona bati (laguna, familiakoa, lanekoa...) utzi nahi diogun mezu laburtxoa

zerbait esateko (berandu helduko zarela...)

zerbait eskatzeko (erosketak egiteko, umearen bila joateko...)

edo bietarako.

 

2. Zein da oharrak duen egitura arrunta?

  1. Agurra. Zeure burua aurkezten duzu: nor zaren...
  2. Mamia

  3. Zergatik ez zauden azaltzen duzu: Non zauden, nora joan behar izan duzun, zergatik alde egin behar izan duzun ...

    Noiz etorriko zaren

    Zein mesede eskatzen diozun, zer agintzen diozun...

  4. Agurra

 

3. Nolakoa izan behar du oharrak?

  1. Argia. Ondo ulertu behar da esaten dena.

  2. Laburra. Ez luzatu gehiegi. Gehienez, 10 lerro.

 

4. Oharrean erabil daitezkeen partikulak

"Beraz": mesedea aurkeztu baino lehen.

"Berandu etorriko naiz; BERAZ, joan zaitez mesedez haurraren bila ..."

"Bestela": Eskatzen dugun mesedea zaila bada, beste aukera bat aurkezteko:

"Joan zaitez haurraren bila; BESTELA deitu zure amari...

Denborazkoak: -NEAN, ETA GERO, ONDOREN...

Mesedea eskatzeko moduak (zirkunstantzia edo konfiantzaren arabera)

Agindu zuzena: "joan zaitez haurraren bila"

Eskaera: "haurraren bila joateko eskatzen dizut"

Potentziala: "joan zaitezke haurraren bila?"

"Zergatik ez zoaz haurraren bila?"

5. Eredua

Kaixo, lagunok. Zuen irakaslea naiz.

Gaur oso bilera garrantzitsua dut Donostian. Gaur bertan abisatu didate eta ez dut astirik izan zuei lehenago abisatzeko. Derrigorrez joan behar dut.

Beraz, gaur ez naiz zuekin egongo. Baina, hala ere, ikasgelan lan egin dezakezue zuen kabuz.

Irakur ezazue atzo fotokopiatu genuen ipuina eta egin ezazue laburpen bat idatziz.

Astelehenean, eskola hasten denean, emango didazue.

Astelehenera arte. Ondo pasa.