LAGUNTZA |
ARIKETA GEHIAGO |
UNITATEAK |
Ariketa honetan irakurmena landuko duzu. Horretarako, desordenatutako testu bat ordenatu beharko duzu ordena horren arrazoiak emanez. En este ejercicio trabajarás la comprensión escrita. Para ello deberás ordenar un texto desordenado razonando el orden establecido. |
Ordenatu testua eta eman ordena berriaren arrazoiak. "Efectivo BBK" kutxan gure bezerorik nabarmenei ematen diegun "konfiantzazko moneta" da, eta horietako asko dagoeneko ari dira horren abantailez gozatzen: etxebizitza berriztatu dute, seme-alaben ikasketak finantzatu dituzte edo automobil berria zein garajea erosi dute. Eta aparteko baldintzetan. Onespen hori da "Efectivo BBK"ren benetako balioa. Bezero estimatua: BBK Bilbao Bizkaia Kutxa Bilbo, 1997ko azaroa Bada, "Efectivo BBK" taloiez hiru milioi pezetako balioko eskudirua helarazten dizugu, 97-11-15ean iraungiko diren aurrekoak ordezteko. Gorde berriak behar dituzunerako. 1998ko azaroaren 15era arte balio dute. Zure fideltasuna era praktiko batez eskertzen segitzearren, berriro gatoz zure izeneko "Efectivo BBK"dun taloiak ematera. Baina Efectivo BBKri abantaila gehiago erantsi diogu eta Bizkaiko saltegirik onenek onartzen dutela ziurtatu ahal dizugu jadanik. Orain, Kutxako zure bulegoan eskudiru bihur dezakegu zure efectivo BBK, eta 50000 pta.tik gorako zure erosketak ere ordain ditzakezu Efectivo BBK bereizgarria daukaten saltegietan, zure NAN aurkeztuz soilik. Diskrezioa, erraztasuna eta erosotasuna eskaintzen dizkizugu. Zuzendari-orde nagusia Jakina, zenbateko handiagoko finantzaketa beharrizanak sortzen bazaizkizu, jo BBKra. BBKren eta neure aldetik onena opa eta adeitasun osoz agurtzen zaitut.
|
Zuzenketa-orria BBK Bilbao Bizkaia Kutxa Bilbo, 1997ko azaroa Bezero estimatua: Zure fideltasuna era praktiko batez eskertzen segitzearren, berriro gatoz zure izeneko "Efectivo BBK"dun taloiak ematera. "Efectivo BBK" kutxan gure bezerorik nabarmenei ematen diegun "konfiantzazko moneta" da, eta horietako asko dagoeneko ari dira horren abantailez gozatzen: etxebizitza berriztatu dute, seme-alaben ikasketak finantzatu dituzte edo automobil berria zein garajea erosi dute. Eta aparteko baldintzetan. Onespen hori da "Efectivo BBK"ren benetako balioa. Baina Efectivo BBKri abantaila gehiago erantsi diogu eta Bizkaiko saltegirik onenek onartzen dutela ziurtatu ahal dizugu jadanik. Orain, Kutxako zure bulegoan eskudiru bihur dezakegu zure efectivo BBK, eta 50000 pta.tik gorako zure erosketak ere ordain ditzakezu Efectivo BBK bereizgarria daukaten saltegietan, zure NAN aurkeztuz soilik. Diskrezioa, erraztasuna eta erosotasuna eskaintzen dizkizugu. Bada, "Efectivo BBK" taloiez hiru milioi pezetako balioko eskudirua helarazten dizugu, 97-11-15ean iraungiko diren aurrekoak ordezteko. Gorde berriak behar dituzunerako. 1998ko azaroaren 15era arte balio dute. Jakina, zenbateko handiagoko finantzaketa beharrizanak sortzen bazaizkizu, jo BBKra. BBKren eta neure aldetik onena opa eta adeitasun osoz agurtzen zaitut. Zuzendari-orde nagusia |