www.santurtzieus.com

BI BERRI LABUR

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan irakurmena landuko duzu. Horretarako, ariketari dagozkion bi berrietatik hainbat esaldi atera dugu. Esaldi bakoitza zein berriri dagokion esan beharko duzu.

En este ejercicio trabajarás la comprensión escrita. Para ello hemos extraído algunas frases de las dos noticias correspondientes al ejercicio. Deberás decir a cuál de las dos corresponde cada frase.

 

 

BIZIKLETA-TAXIAK BERRIRO DABILTZA PARISEN

Astelehenaz geroztik, kolore horiko bizikleta-taxiak ikus daitezke Parisko karriketan. Bi anaiak eratutako enpresa batek Frantziako hiriburuko ibilbide turistikoak horrela egiteko aukera eskainiko die bisitariei. Eratutako lehen ibilbideak 5,2 kilometro egiten du La Concordeko enparantzatik abiaturik. Lenhart anaien asmoa da hogei bat biziketa-taxi ibilaraztea eta zenbait ordutako lana eskaintzea unibertsitateko ehun bat ikasleri bereziki. Bizikleta-taxirik izan zen antzina Parisko karriketan, baina haiek garai hits batean zebiltzan, hots, Frantzia aleman tropez okupatuta zegoenean eta erregai eskasagitk garraio mota hori asmatu behar izan zutenean.

KASTORE GAIZKILEAK

Washingtonen, EEBBetan gaizkile bat atxilotzen dutenean bezala eman zuten berria: "Azkenean lortu dugu Jeffersonen monumentu inguruko arbola historikoak botatzen zituen taldeko buruzagia atxilotzea". Horraino ezer arrarorik ez du berriak, ezta? Kontua da, baina, talde hori ez zela gaizkile arruntek osatutakoa, kastore familia batek osatutakoa baizik. Animalia horiek, azkenaldian, lan eta lan aritu dira eta parkeko gerezi japoniar ugari bota dituzte. Joan den astean, familiako ama eta semea atxilotu zituzten, baina buruzagia -aita- harrapatzeko saio guztiek huts egin zuten. Gaixoa atzo erori zen tranpan.

 

Orain esan ezazu hurrengo esaldietatik zein dagokion lehenengo berriari eta zein bigarrenari.

Ahora indica qué frases de las siguientes corresponden a la primera noticia y cuáles a la segunda:

 

Familia oso bat da berri honen protagonista.

Hiriaren mesederako ari dira lanean berri honen protagonistak.

Berri honekin langabezi tasa jaitsiko da.

Berri honetan kontatzen denak ez dio ingurugiroari laguntzen.

Berri honen protagonistek bina hanka dute.

Talde lanean ari dira berri honen protagonistak.

Berri honen protagonistek ez dute haragirik jaten.

Berri honen protagonistek ez dute zuzenean lan egingo.

Hiriaren kalterako ari dira lanean berri honen protagonistak.

Berri honen protagonistek ez dute negoziorik egin nahi.

Berri honetan kontatzen dutena ez da berria.

Berri honen protagonistek "sake ederra" daukate.

Kultura handitzeko bidea ematen du berri honek.

Berri honek lagundu egingo dio ingurugiroari.

Oso langileak dira berri honetan agertzen direnak.

Euria ari duenean ezin dute lanik egin berri honen protagonistek.

 

 

Zuzenketa-orria

Familia oso bat da berri honen protagonista. KASTOREAK

Hiriaren mesederako ari dira lanean berri honen protagonistak. TAXISTAK

Berri honekin langabezi tasa jaitsiko da. TAXISTAK

Berri honetan kontatzen denak ez dio ingurugiroari laguntzen. KASTOREAK

Berri honen protagonistek bina hanka dute. TAXISTAK

Talde lanean ari dira berri honen protagonistak. KASTOREAK

Berri honen protagonistek ez dute haragirik jaten. KASTOREAK

Berri honen protagonistek ez dute zuzenean lan egingo. TAXISTAK

Hiriaren kalterako ari dira lanean berri honen protagonistak. KASTOREAK

Berri honen protagonistek ez dute negoziorik egin nahi. KASTOREAK

Berri honetan kontatzen dutena ez da berria. KASTOREAK

Berri honen protagonistek "sake ederra" daukate. KASTOREAK

Kultura handitzeko bidea ematen du berri honek. TAXISTAK

Berri honek lagundu egingo dio ingurugiroari. TAXISTAK

Oso langileak dira berri honetan agertzen direnak. KASTOREAK

Euria ari duenean ezin dute lanik egin berri honen protagonistek. TAXISTAK