www.santurtzieus.com

GOIKO ETA BEHEKO URDINAREN ARTEAN, GREZIA 1

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan irakurmena landuko duzu. Horretarako, ariketari dagokion testua ordenatu beharko duzu paragrafo bakoitza zein atali dagokion esanez. Ariketa honek ez du zuzenketa-orririk; zuzentzeko, jo tutorearengana edo begiratu jatorrizko testua.

En este ejercicio trabajarás la comprensión lectora. Para ello deberás ordenar el texto correspondiente al ejercicio diciendo qué párrafo corresponde a cada parte. Este ejercicio no tiene hoja de corrección; para corregirlo, acude al tutor o mira el texto original.

 

 

Hurrengo testu hau bloketan dago banatuta. Bloke bakoitzak hainbat paragrafo dauka: 

Este texto está dividido en bloques que contienen párrafos. Son los siguientes:

 

Sarrera (2 paragrafo / párrafos)
Delfos eta orakulua (3 paragrafo / párrafos)
Peloponeso penintsula (2 paragrafo / párrafos)
Irlak (paragrafo bakarra / un párrafo)

 

Guk paragrafoak desordenatu egin ditugu. Zuk ordenatu egin behar dituzu eta esan zein blokeri dagokion bakoitza.

Hemos desordenado los párrafos del texto. Tu labor consiste en ordenar los párrafos y decir a qué bloque pertenece cada uno.

A paragrafoa

Mizenas ere, mizenastarren zibilizazioaren sorburua, Peloponeson dago. Gotorleku barruan hilobiz osatutako bi biribil aurkitu zituzten, guztira bederatzi-hamar hilobi, urrezko bitxi askorekin. Hilobi horietan lurperatutako guztiek (ume, emakume zein gizonezko) urrezko mozorroak zituzten euren aurpegiaren itxurarekin. Bitxi horien artean aurkitzen da Agamenonen aurpegia ei zena. Agamenon Mizenasko erregea zen, armada grekoaren buruzagia Troiako gerran. Handik itzuli zenean hil egin zuten emaztearen eta beronen amorantearen artean. Hasiera batean mozorro hori Agamenonena zela uste izan bazuten ere, gaur egun frogatura dago lehenagokoa dela. Handik 200 bat metrora dago Atreotarren altxorra deiturikoa ere, biribil forma duen hilobi oso altua (30 metro), mendian zulatutakoa. Egiptoko piramideen ondoren, hobekien irauten duena da antzinako hilobien artean.

B paragrafoa

Greziak harri interesgarri pilo bat dauka. Ezagunena, Atenasen bertan, Akropolia izango da, baina horren beheko aldean dago, hain zuzen ere, agora delakoa, jende gutxiagok ezagutzen duena. Agora Antzinako Greziako hirien plaza publikoa izaten zen, erlijio, merkataritza eta administrazio gunea. Agoran dago, esate baterako, Efaistosen tenplua, antzinako tenpluen artean hobekien irauten duena. Agora leku ederra da paseatzeko, zuhaitzak eta lorediak baitaude bertan (uztailaren hasierako suteetan erretzen hasi zirenak). Ondoan dago erromatarren garaiko agora ere.

C paragrafoa

Esfingeak ere badaude Delfosen, garai batean hango kulturak egiptoarrarekin izan zuen loturaren lekuko. Batzuek diotenez, egiptoarrek greziarrengandik hartu zituzten esfingeak, baina badirudi alderantziz izan zela. Delfosko museoan dago Auriga famatua ere, gurdi gidaria.

D paragrafoa

Normalean Atenastik joaten da Delfosera, 70 kilometrora baitago. Handik Peloponesora pasatu nahi izanez gero, Olinpiara joateko transbordadorea erabiltzen da, eta Olinpia alde batera utzi eta Mizenas eta Korintora joan nahi izanez gero, Korintoko kanaleko zubitik pasatzen da.

E paragrafoa

Grezian irlak aukeran daude, eta iristeko moduak ere bai: hegazkinez, itsasontziz edo goletaz. Goletak taxi moduko untzi txikiak dira, bisitari kopuru ezberdinetarako egokituak; tripulazioa dute, bidaiarien esanetara. Oso garraiobide erosoa da nolanahi ibiltzeko, baina imajinatuko duzuenez, garesti samarra. Ferry moduko itsasontziak dira merkeenak, baina pazientzia hartu behar da, askotan ordu piloa ematen baita. Irletan batetik bestera ibiltzeko oso erosoa da motorrak alokatzea, baina bide estuak bihurgunez beteta daudenez, jende asko eta asko ikusten da ukondoak eta belaunak zaurituta. Hala ere, hurrengo baterako utziko ditugu Greziako irlak.

F paragrafoa

Akropolian bertan ezagunena Partenoia da, baina orain (egia esanda, beti bezala) andamioz eta garabiz inguratuta dago. 2004. urteko olinpiadetarako bukatu nahi dute nonbait. Obra egoera larritzeko, gainera, Atenasen metro linea berriak eraikitzen ari dira eta plazarik politenak (Omonia, Syntagma...) hankaz gora daude. Beno, egon ez daude, zulo handiak besterik ez dira garai batean plazak zirenak.

G paragrafoa

Penintsula menditsu hau Korintoko kanalak lotzen du Greziarekin. Peloponeson aurkitzen dira, esate baterako, Olinpia, Mizenas eta Korinto hiriak. Olinpia zen Antzinako Greziako joko olinpikoen egoitza, Zeus jainkoaren omenez jokatzen direnak.

H paragrafoa

Delfos oso erlijio gune garrantzitsua izan zen Antzinako Grezian, han baitzegoen orakulua, Parnaso mendiaren magalean. Apolo jainkoak ematen zituen orakuluak pitia izeneko apaiz emakumeen bidez. Garai hartan Parnaso mendiko sumendiak piztuta zeuden eta lurreko arriletatik gasak ateratzen ziren, pitiak "kolokatuz". Jendeak egindako galderak apaizek egiten zizkioten pitiari eta honek txorakeria piloa esan ondoren, apaizek ematen zioten erantzuna galdera egin zuenari, pitiak hau eta bestea esan zuela adieraziz. Azken finean, ederki erabiltzen zituzten apaizek orakulu horiek inguruko hirien politika zuzentzeko, hara agintariak joaten baitziren. Oso famatua da errege baten kasua: pertsiarrei eraso egitea pentsatuta zeukan eta orakuluari galdetzera joan zen, ea erasoa eginez gero ondo ala txarto jokatuko zuen itauntzera. Orakuluak erasoa burutuz gero inperio handi bat suntsituko zuela erantzun omen zuen, eta erregeak, oso pozik, erasoari ekin zion inperio handi hori pertsiarrena zela pentsatuz. Baina suntsituta geratu zena bere inperioa izan zen... Hori bai, orakuluak ez zuen kale egin.

¿Qué párrafos corresponden a cada bloque?

Zein paragrafo dagokio bloke bakoitzari?

 

Sarrera

 

1. paragrafoa ___________

2. paragrafoa ___________

Delfos eta orakulua

1. paragrafoa ________

2. paragrafoa ________

3. paragrafoa _________

Peloponeso penintsula

1. paragrafoa __________

2. paragrafoa __________

Irlak

1. paragrafoa _________