LAGUNTZA |
ARIKETA GEHIAGO |
UNITATEAK |
Ariketa honetan irakurmena landuko duzu. Horretarako, ariketari dagokion testuko berrien izenburuei falta zaizkien hitzak ipini beharko dituzu. Hitzak badakigu zeintzuk diren baina nahastu egin zaizkigu. Hitz horiekin izenburuak osatu beharko dituzu. Pentsa ezazu ariketa hau gaztelaniaz egitekotan nola egingo zenukeen eta gauza bera egin euskaraz. Errepara ezazu zein hitz jar dakizkiokeen berri bakoitzari (aldez aurretik irakurri berri guztiak, errazago egingo zaizu eta). Gero aukeratu izenburu bakoitzari dagozkion hitzak eta ordena ezazu esaldia. Ez ahaztu izenburuek bi baldintza bete behar dutela: batetik, zentzua izan behar dute eta bestetik, gramatikalki zuzenak izan. En este ejercicio trabajarás la comprensión escrita. Para ello deberás completar titulares de las noticias del texto correspondiente al ejercicio con las palabras que les faltan. Sabemos cuáles son esas palabras, pero se nos han mezclado. Tu labor consiste en recomponer cada título con las palabras adecuadas. Piensa cómo harías el ejercicio si lo hicieras en español. Fíjate qué palabras puedes poner a cada noticia (lee antes todas las noticias, así te resultará más fácil). Luego elige las palabras que correspondan a cada título y ordena la frase. Ten en cuenta que los titulares tienen que cumplir dos condiciones: por una parte tienen que tener sentido, y por otra ser gramaticalmente correctos. |
GAITA _______________ _______________ _______________ _______________ ______________ _______________ ________________ Galiziako Santiagon gaita doinuekin batera txistu eta trikitixa doinuak entzungo dira gaur, Xacobeo urteko ekitaldien barruan Euskadiren eguna ekarriko baitute gogora bertan. Ekitaldi horretarako propio joanak dira Galiziara Euskal Autonomia Erkidegoko agintariak, Mari Karmen Garmendia Kultura sailburua buru dutela. HAMAR ________________ _______________ _______________ _______________ NAHI Espainian egin berri duten inkesta batek -gaztetxoei euren bizitzan dituzten gogo eta asmoei buruz galdetu diete- emaitza bitxi bitxiak eman ditu. Hara: %33 inoiz aberats izango den esperantzan bizi dira eta %18k, berriz, sinistuta daukate famatu izatea lortuko dutela egunen batean. CHICAGOK _______________ NAHI _______________ _______________ _______________ Urteetan izan dituzte Estatu Batuetako hirietan eraikuntzarik garaienak. Aspaldi honetan, baina, marka hori galdua zuten Kuala Lumpur Malasiako hiriburuaren mesedetan. Horrek amorratuta edo, Chicagon etxe-orratz garai-garai bat egiteko proiektua lantzen hasi dira. Eraikuntza horrek 112 solairu edukiko lituzke eta 469 metro luze. Lortzen badute, eurena izango da marka berriz ere. ETXEBIZITZAKO ________________ ________________ _______________ _______________ Gizon bat atxilotu zuten herenegun arratsaldean Bilboko Rekaldeberri kalean, droga saltzeaz akusatuta. Hain zuzen ere, etxebizitzako leihotik saltzen omen zuen droga gizonezkoak, Ertzaintzak jakinarazi zuenez. EAEko Polizia Autonomikoaren arabera, Ertzaintzak 21 dosi kokaina eta 14 heroina harrapatu zizkion gizonezko horri etxean atxilotu ostean. ________________, _______________ DIRUA Nafarroako Erriberako Cintruenigo herrian euroak erabiliko dituzte ondorengo asteetan dendetan. Herrian ez dute nahi kaosik izatea euroa iristen denean, eta horregatik bi urteko plana jarri dute martxan. Lehen fasea orain hasiko da, eta bi astetan euroak erabiliko dituzte saltokietan, ohitura hartzen joateko. _______________ _______________ LAGUNTZAZ, _______________ _______________ Ertzaintzak bi gazte atxilotu zituen atzo Getxon, Bizkaian, ustez etxebizitza batean lapurtzeagatik. Poliziak jakinarazi zuenez, bi gazteak lapurtzen ikusi zituen, eta gero ihesari ekin zioten. Jabea korrika atera zen haien atzetik, eta segitzen zien bitartean poltsikoko telefonotik Ertzaintzari deitu zion. Laster agertu ziren poliziak, eta gazte bat atxilotu ondoren, bestea ere atzeman zuten. Hemen dituzu txertatu beharreko hitzak / Estas son las palabras que debes utilizar:
|
Zuzenketa-orria
|