www.santurtzieus.com

NORK ESAN DU ZER

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan irakurmena landuko duzu. Horretarako, saskibaloiarekin zerikusia duten hainbat pertsonaiaren izena eta Michael Jordanen erretiradari buruz egiten dituzten komentarioak eskaintzen zaizkizu. Pertsonaia bakoitza dagokion komentarioarekin lotu beharko dituzu.

Hori egin ahal izateko laguntza izango duzu, pertsonaiaren izena, lanbidea edo kargua eta berak esandako paragrafotik ateratako ideia nagusia emango dizugu eta. Beraz, ikusi beharko duzu ideia nagusi hori zein komentariori dagokion. Ariketa honek ez du zuzenketa-orririk; zuzentzeko, jo tutorearengana. 

En este ejercicio trabajarás la comprensión escrita. Para ello te ofrecemos los nombres de algunos personajes relacionados con el baloncesto y los comentarios que éstos hacen sobre la retirada de Michael Jordan. Deberás en unir los personajes con su correspondiente comentario.

Para eso vas a tener una pequeña ayuda. Te vamos a dar el nombre del personaje, el empleo o cargo que tiene y la idea principal del comentario que ha hecho. Por lo tanto, tendrás que deducir qué comentario corresponde a esa idea principal. Este ejercicio no tiene hoja de corrección; para corregirlo, acude al tutor.

 

 

LARRY BIRD - Boston Celticseko jokalari ohia eta Indiana Pacerseko entrenatzailea.

"Albiste tristea eman digu oraingoan".

TONY KUKOC - Chicago Bullseko jokalaria

"Dudarik gabe, onena izan da"

JERRY REINSDORF - Chicago Bullseko nagusia

"Beti egongo da gure bihotzean"

DAVID STERN- NBAko zuzendari nagusia

"Egun handia da NBArentzat"

EARVIN "MAGIC" JOHNSON - Los Angeles Lakerseko jokalari ohia

"Ez da inoiz beste Jordan bat egongo".

CHARLES BARKLEY - Houston Rockestseko jokalaria

"Fantasia guztia bizi du NBAko jokalari bezala".

STEVE KERR - Chicago Bullseko jokalaria

"Pentsatua zeukan erretiratzea, ez baita prestatu fisikoki".

JERRY COLANGELO - Phoenix Suns klubeko nagusia

"Saskibaloiarentzat galera konponezina da Jordanen agurra".

 

  1. Komentarioa: Jokalari profesional bezala, guztia irabazi du, eta ez du beste ezer behar. Bi hitzetan: profesional orok amesten duen fantasia guztia bizi du.

Nork esan du?

Nola jakin duzu?

  1. Komentarioa: Jordanek agur esan digu, eta larria da albiste hori saskibaloiarentzat. Hura erretiratu izana galera konponezina da jarraitzaileentzat. NBA ligarentzat eta, oro har, saskibaloiarentzat.

Nork esan du?

Nola jakin duzu?

  1. Komentarioa: Jokalarientzat beti iristen da erabakiak hartzeko unea, eta Jordanek pentsatu eta deliberatu du hau dela unea bere karrerari amaiera emateko, baina, egia esan, guztioi albiste tristea eman digu oraingoan.

Nork esan du?

Nola jakin duzu?

  1. Komentarioa: Jordanek zeukan onena eman digu urteetan, eta jendeak bestelakoa pentsatu arren, gaurkoa egun handia da NBArentzat.

Nork esan du?

Nola jakin duzu?

  1. Komentarioa: Inor ez da Jordan baino hobeto prestatzen fisikoki. Baina pentsatua zuen erretiratzea, ez baita prestatu.

Nork esan du?

Nola jakin duzu?

  1. Komentarioa: Tamalez, nire pronostikoa bete egin da, Jordanek saskibaloia utzi egin baitu. Ni hura banintz, 36 urte izanda, guztia irabazita eta klubak azkenaldian izandako aldaketak direla eta, neuk ere erabaki bera hartuko nuke. Dudarik gabe, historiako jokalaririk onena izan da.

Nork esan du?

Nola jakin duzu?

  1. Komentarioa: Jordanek badaki beti gure bihotzean egongo dela eta Chicago Bulls beti izango dela bere etxea. Haren presentzia betiko izango dugu.

Nork esan du?

Nola jakin duzu?

  1. Komentarioa: Haren falta sumatuko dugu, inoiz ez baita beste Michael Jordan bat egongo. Nik, besterik gabe, Jainkoari eskerrak emango dizkiot, ez soilik Jordanen kontra jokatu izan dudalako, baizik eta baita hura jokatzen ikusi dudalako eta haren laguna naizela uste dudalako.

Nork esan du?

Nola jakin duzu?