 |
BABESA: Nire gorputza eta nire sentimenduak mindu ez diezazkidaten
eskubidea. |
 |
BAKEA: Indarkeriarik gabeko gizarte baketsu batean bizitzeko eskubidea. |
 |
BERDINTASUNA: Diskriminatua ez izateko eskubidea eta trataera eta atentzio
bereziak jasotzekoa, behar izanez gero. |
 |
ELKARTASUNA: Herriek munduko haur guztien garapenean lagun dezaten
eskubidea. |
 |
FAMILIA: Maite eta orientatzen nauen familia batean bizitzeko eskubidea |
 |
HAURRAK AURRETIK: Erabakiak haurren premietan oinarrituta har daitezen
eskubidea. |
 |
HEZKUNTZA: Besteekin batera bizitzen ikasteko eta hobea izateko
hezkuntzarako eskubidea |
 |
JOLASA: Jolasteko denbora, lekuak eta jolaskideak izateko eskubidea |
 |
NORTASUNA: Naizen moduan errespetatua izateko eskubidea |
 |
ONGIZATEA: Nire gurasoek ni duintasunez garatu eta bizitzeko behar besteko
baliabideak eskuratu ahal izateko eskubidea. |
 |
OSASUNA: Zainketa medikuak izateko eta bizitza-aztura osasungarriak
garatzeko eskubidea |
 |
PARTE HARTZEA: Informazio egokia jasotzeko eskubidea, beste haur batzuekin
bildu eta parte hartzekoa |