www.santurtzieus.com

xanti antero 1

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan irakurmena landuko duzu. Horretarako, ariketari dagokion testutik galderak ezabatu egin ditugu. Ariketaren bukaeran aurkituko dituzu desordenatuta. Galdera horiek dagozkien erantzunekin lotu beharko dituzu.

En este ejercicio trabajarás la comprensión escrita. Para ello hemos eliminado las preguntas del texto correspondiente al ejercicio. Las encontrarás al final del ejercicio desordenadas. Deberás unir cada pregunta con su respuesta.

 

Hona hemen galderak. Estas son las preguntas.

  1. Ondo bizi daiteke magiatik?

  2. Zer egin behar da mago ona izateko?

  3. Nor da Xanti Antero?

  4. Gurasoek zelan hartu zuten erabakia? Ez zuten nahiago zu abokatua edo horrelako zerbait izatea?

  5. Ba al dago euskarazko hitz magikorik?

  6. Gertatu al zaizu inoiz trikimailuren bat txarto ateratzea? Zer egiten duzu horrelakoetan?

  7. Nola hasi zinen magia egiten?

  8. Publiko ona duzu orduan?

  9. Zeuk bakarrik ikasi zenuen beraz?

 

Xanti Antero: "magia sentitu egin behar da"

Euskal Herrian magia aipatzen denean, akelarreak, sorginak eta antzinako pertsonaia mitologikoak etortzen zaizkigu burura. Baina gaur egun ere badauzkagu magia egiten dutenak, David Copperfield bat behintzat badugu. Gipuzkoan bizi da bera, Larraulen hain zuzen ere. 34 urte ditu eta egundoko ahotsa duen alabatxoa (elkarrizketa egiten hasi eta berehala oihuka hasi delako ezagutu dugu). Zorionez, neskato zintzoa dela dirudi, aitak elkarrizketa egiten uzteko eskatu eta berehala isildu baita. Hori zortea, ezta?

AIZU: _____________________________________________________________

XANTI ANTERO: Xanti Antero edo Txan Handia? Xanti pertsona da, eta Txan handia, magoa.

 

AIZU: _______________________________________________________________________

XANTI ANTERO: Beno, txiki-txikitatik hasi nintzen... badakizu, nork ez du umetan Magia Borras edo antzekorik jaso? Horrekin hasi nintzen ni. Dena den, mago atipikoa naiz, ez pentsa. Normalean magia egiten sartzen direnek beti izaten dute beste mago bat familian: gurasoren bat-edo...magiaren munduan sartuta daude aldez aurretik. Nire kasuan guztiz kontrakoa da. Ez nuen mundu horretako inor ezagutzen. Duela zortzi urte-edo, liburu bat hartu eta horrekin hasi nintzen.

 

AIZU: _______________________________________________________________________

XANTI ANTERO- Bai, neure kabuz. Beno, gurasoek taberna dute, eta hara norbait joaten zenean oso ondo fijatzen nintzen. Horrek balio izan zuen nolabait burua janzteko magiaren munduan, trikimailua non dagoen ikasteko.

 

AIZU: _______________________________________________________________________

XANTI ANTERO: Ondo, ondo. Je, je... pentsa ni denetarik izan naizela. Agian falta dudan gauza bakarra abokatua izatea da. Denetarik egin dut, bai, eta orain ogibide gisa magia dut, baina hori azken hiru-lau urtetik hona da. Gainontzeko 30 urteetan denetarik egiteko aukera izan dut. Koadrilako lagunak izan ziren honetara dedikatzeko animatu nindutenak... lehendabiziko urtea pixka bat gogorra izan zen, baina azken urte honetan hasi naiz nolabait ereindakoa jasotzen.

 

AIZU: _______________________________________________________________________

XANTI ANTERO: Tira, segun eta zein filosofia daukazun bizitzarekin. Ni asteburura heltzearekin konformatzen naiz. Badakizu farandula mundua zelakoa den, ezta? Hilabete batean oso ondo doa dena eta hurrengoan ez duzu sosik ikusten, baina beno, nik uste dut Euskal Herriko jendea magia ikusteko gosez dagoela. Antzerkia, bertsolariak, ipuin kontalariak, pailazoak eta horrelakoak ikustea normalagoa da, jendea horrelakoak ikusita dago jadanik, halakoak ikustera joaten denean badaki zer nolako ikuskizuna ikusiko duen. Baina magian hemen ez dago kulturarik, hortaz, jendea goseti dago magia ikusteko. Nire ikuskizunak eta beste lagun batzuenak ere oso arrakastatsuak izaten dira, batez ere horregatik.

 

AIZU: _______________________________________________________________________

XANTI ANTERO: Bai, bai kristorena. Publiko finkoa ere badaukat, batez ere Nafarroan. Duela hiru bat urte deitu zidaten hainbat lekutatik lehenengo aldiz, proba modura, eta ordutik urtero-urtero joaten naiz. Jendea harrituta gelditzen da..."nire muturretik metro batera egin duzu eta gainera, euskaraz!". Izan ere, oso diferentte da magoa telebistan ikustea edo zuregandik metro batera.

 

AIZU: _______________________________________________________________________

XANTI ANTERO- Bai, bai, batez ere hasieran. Horretan nik abantaila bat daukat. Magia egiteko era asko dago: hitzik egin gabe, musikarekin sinkronizatuta... horretan adibidez, kale egiten baduzu berehala ikusten da argi eta garbi. Baina nik egiten dudan erara, ez da ezer gertatzen. Nik ez daukat gidoi finko bat. Hainbat joko prestatzen ditut. Zerrenda bat egin eta horrekin ateratzen naiz, eta jokoen ordena edota denak sartu behar diren ala ez unearen arabera erabakitzen dut, dena da inprobisatua. Nire ikuskizunetan %50 magia da eta beste %50 show antzeko zerbait.

 

AIZU: _______________________________________________________________________

XANTI ANTERO: Zera, nik beti berdina esaten dut: magian sinestea, ezberdina da magia ikustea trikimailua non dagoen ez dakizula, publikoak bezala, edo magoaren ikuspuntutik. Trikimailua zein den dakizunean magia guztia desagertu egiten da, baina zuk segitu egin behar duzu magia hori mantentzen, sinesten. Agian bizpahiru urte daramazu trikimailu bera egiten, baina jakin behar duzu horrek kristoren indarra daukala, eta indar hori publikoari komunikatu behar diozula. Oso garrantzitsua da zure izaerari dagokion magia mota aukeratzea ere. Morroi serioa baldin banaiz, ez naiz hasiko magia komikoa egiten... hori ere oso garrantzitsua da.

 

AIZU: _______________________________________________________________________

XANTI ANTERO: Bai, bai, noski. Euskal herriko hitz magikoak ere baditugu. Laguna dudan Joxemari Carrerek jaso zituen Iparraldetik, eta badirudi antzina erabiltzen zirela. Ikuskizunetara etortzen diren umeak nire izena baino hobeto ikasten dituzte hitzok, eta gero kalean ikusi eta horrelaxe deitzen naute. Euskal herriko ume gehienek (eta ume ez diren askok ere) badakizkite hitzok, baina tira, orain AIZU!-rako esklusiban ere esango dizkizuet, ea gehiago zabaltzen ditugun. Geure hitz magikoak hauexek dira: Artxila murtxila!

Eta horrela amaitu behar izan genuen elkarrizketa, hitzok esan eta berehala desagertu baitzen Xanti! Badaezpada ere, ez itzazue zuek ozen irakurri.

 

Zuzenketa-orria

Zuzentzeko jo testura . Para corregirlo, puedes acudir al texto.