www.santurtzieus.com

SIESTA EZ DA ALFERKERIAREN SEINALEA 2

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan gramatika landuko duzu. Horretarako ariketari dagokion testuan falta diren aditz laguntzaileak idatzi beharko dituzu.

En este ejercicio trabajarás la gramática. Para ello deberás completar el texto correspondiente al ejercicio con los verbos auxiliares que faltan.

 

 

Mediterraneoko herri nagien ohitura txarra izango ______ bezala mespretxatu izan ________ estatubatuarrek bazkalondoko lo kuluxka, baina onartu _________ azkenean etenalditxo horrek gorputzari egiten _________ mesedea, eta enpresa asko lantokietan siesta egiteko gela bereziak jartzen hasi _________.

Gauza guztien gainetik lana goresten ___________ Amerikako Estatu Batuetako enpresak langileen produktibitatea aztertu ondoren heldu _______ ondorio horretara. Lo gutxi egiten _________ estatubatuarrek, eta egiten ________, gaizki. Gauean behar bezalako atsedenik hartu ez _________ lanera ondo lo eginda doazenek baino %24 gutxiago produzitzen_______. Asko urritzen _________ logurak arreta eta, ondorioz, lan istripu gehiago izan ohi __________ lo gutxi egiten dutenek. Batez beste, 100.000 miloi dolar galtzen omen ______ urtero loarekin zerikusia duten arazoak direla medio. Horiek indar handiko arazoak direnez, gero eta enpresa gehiago ari ______ lantokietan nup lounge izeneko gelak irekitzen, horietan langileek lo kuluxka egin__________. Tresneria egokiz hornitu __________ gela horiek: besaulkiak, estalkiak, burukoak, musika lasaigarria edo belarrietarako tapoiak aukeran... Eta iratzargailuak, nahikoa omen da eta hamar-hogei minutuko siestatxoa norbera berrituta gelditzeko. Gorputzari eta buruari atseden eman ondoren, indar berriz ekiten _______ atzera lanari, eta berehala errekuperatzen omen __________ langileek loaldiari emandako denbora.

 

 

Zuzenketa-orria

Mediterraneoko herri nagien ohitura txarra izango BALITZ bezala mespretxatu izan DUTE estatubatuarrek bazkalondoko lo kuluxka, baina onartu DUTE azkenean etenalditxo horrek gorputzari egiten DION mesedea, eta enpresa asko lantokietan siesta egiteko gela bereziak jartzen hasi DA.

Gauza guztien gainetik lana goresten DUTEN Amerikako Estatu Batuetako enpresak langileeen produktibitatea aztertu ondoren heldu DIRA ondorio horretara. Lo gutxi egiten DUTE estatubatuarrek, eta egiten DUTENA, gaizki. Gauean behar bezalako atsedenik hartu ez DUTENEK lanera ondo lo eginda doazenek baino %24 gutxiago produzitzen DUTE. Asko urritzen DU logurak arreta eta, ondorioz, lan istripu gehiago izan ohi DUTE lo gutxi egiten dutenek. Batez beste, 100.000 miloi dolar galtzen omen DIRA urtero loarekin zerikusia duten arazoak direla medio. Horiek indar handiko arazoak direnez, gero eta enpresa gehiago ari DA lantokietan nup lounge izeneko gelak irekitzen, horietan langileek lo kuluxka egin DEZATEN. Tresneria egokiz hornitu DITUZTE gela horiek: besaulkiak, estalkiak, burukoak, musika lasaigarria edo belarrietarako tapoiak aukeran... Eta iratzargailuak, nahikoa omen da eta hamar-hogei minutuko siestatxoa norbera berrituta gelditzeko. Gorputzari eta buruari atseden eman ondoren, indar berriz ekiten DIOTE atzera lanari, eta berehala errekuperatzen omen DUTE langileek loaldiari emandako denbora.