LAGUNTZA |
ARIKETA GEHIAGO |
UNITATEAK |
Ariketa honetan idazmena landuko duzu. Horretarako, telebistan eman diztuzten hiru filmeren gaineko kritikak eskaintzen dizkizugu, Ane Muñozek Egunkarian eginikoak. Hiru testu hauetako esaldiak lotu gabe agertzen dira eta benetako testuak sortzeko esaldi horiek lotu beharko dituzu. Amaitutakoan jatorrizko testuekin alderatuko dituzu sortutako testuak. En este ejercicio trabajarás la expresión escrita. Para ello te ofrecemos tres críticas de Ane Muñoz sobre tres películas que han dado en la televisión. Las frases de estos textos están sueltas y deberás unirlas para crear unos verdaderos textos. Para finalizar podrás comparar los textos que has creado con los originales. |
1. ELLA NUNCA SE NIEGA Bob Rafelson da zuzendaria Filmografia ez-orekatua du zuzendari honek. Lan hau kaskarrenetakoa da Jack Nicholson, Harry Dean Staton eta Ellen Barkin aktoreak biltzen ditu filmeak Aktore horiek egotea da filmearen elementurik aipagarriena. Komedia erromantiko arina da. Bikote baten harremana kontatzen du. Grazia gutxirekin kontatzen du. Bikotea, abeslari batek eta zakur-zaindari batek osatzen dute. Intrigazko azpitrama bat du filmeak. Hori ez da nahikoa ikuslearentzat erakargarria izateko. 2. JUMPING JACK FLASH Joan den hamarkadan egina da Komedia komertzial arrakastatsua da Whoopi Goldberg eroaren luzimendua bilatzen du filmeak. Luzimendua lortzen du. Penny Marshall zuzendariak plano gehienak emakume horri gorde dizkio. Aktorearen keinuak eta umorea esplotatzen ditu. Aurrekoak esplotatzeko bide bezala erabiltzen du filma Gaztetxoek une entretenigarria igaroko dute, ziurrenik. 3. EL JOROBADO DE LA MORGUE
|
Zuzenketa-orria
Bob Rafelsonen filmografia ez-orekatuan kaskarrenetakoa da, nahiz eta Jack Nicholson, Harry Dean Staton eta Ellen Barkin erakargarriak biltzen dituen. Are gehiago, haien presentziatik kanpo, ez dut uste filmak elementu aipagarri askorik duenik. Komedia erromantiko arina da, eta bikote baten harremana kontatzen du, grazia gutxirekin, por tzierto. Bikotea, abeslari batek eta zakur-zaindari batek osatzen dute. Rafelson zuzendariak intrigazko azpitrama bat erantsi dio, baina hori ere ez da nahikoa ikuslearen arreta erakartzeko. Joan den hamarkadako komedia komertzial arrakastatsu honek Whoopi Goldberg eroaren luzimendua bilatzen du, eta baita lortu ere. Izan ere, Penny Marshall zuzendariak plano gehienak emakume horri gordetzeaz gain, haren keinuak eta umorea esplotatzeko bide bezala erabiltzen du filma. Gaztetxoek une entretenigarria igaroko dute ziurrenik. saioak, Cayetana Guillén Cuervok aurkeztua, Paul-Naschy aktore berreskuratuaren omenezko saio bikoitza eskainiko du, ohiko solasaldia egiteaz gain. Terrorezko film zahar hau kuriositate gisara ikus dezakezue, oso berezia baita, azpigenero baten barnean esanguratsua, eta Naschy protagonistaren lanen artean garrantzitsuetakoa, halaber. Javier Aguirre zuzendariak haren luzimendua bilatu zuen, Maria Perschy eta beste aktore batzuez inguratuta -egun ahaztuxeak denak ere-. Mad-doctor bat, elementu fantastiko merkeak eta istorio ero samarra: aproposa duzue une entretenigarri bat igarotzeko. |