LAGUNTZA |
ARIKETA GEHIAGO |
UNITATEAK |
Ariketa honetan irakurmena landuko duzu. Horretarako, Euskaldunon Egunkarian agertutako artikulu baten zati bat irakurri beharko duzu. Bertan sexu erasoetako emakume biktimen eta erasotzaileen "perfila" azaltzen da. Bi perfilak desordenatu egin ditugu. Zure lana hauxe izango da: ezaugarri bakoitza norena den esatea, hau da, biktimarena edo erasotzailearena. En este ejercicio trabajarás la comprensión escrita. Para ello te presentamos un extracto de un artículo del Euskaldunon Egunkaria en la que se presenta el perfil de agresores y víctimas de las agresiones sexuales. Hemos mezclado los rasgos de ambos perfiles. Tu tarea consistirá en identificar si cada rasgo corresponde al agresor o a la víctima. |
EZAUGARRIA |
BIKTIMA |
ERASOTZAILEA |
Normalean ezkutatu egiten dute egoera eta komunikazioa kexuan oinarritzen dute. |
|
|
Gizon bortitzak dira eta oso lotuta daude balio tradizionalei. |
|
|
Inguruan gertatzen den guztia kontrolpean edukitzea gustatzen zaie eta boterea dutela ziurtatzeko bortizkeria erabiltzen dute. |
|
|
Batez beste 10 urte irauten dute harreman horren pean. |
|
|
Batez beste, emakumeen adina 35 urtekoa da. Gehienek oinarrizko ikasketak bakarrik egin dituzte. Hala ere, %22k goi mailako ikasketak egin dituzte. Gehienek ez dute independentzia ekonomikorik. |
|
|
Sentimenduak adierazteko arazoak dituzte. Beren buruari estimu gutxi diote, eta kontrolatzeko arazoak. |
|
|
Laguntza terapeutikoa hartu arren, tratu txarrak jasan dituzten emakumeen %57-58 inguruk beren bikotekidearekin jarraitzen dute eta harrera zentroetan egon diren emakumeen %60 bikotekidearekin bueltatzen dira. |
|
|
%43k tratu txarreko esperientziak eduki dituzte beren familietan. %36k etxetik kanpo ere portaera bortitzak dituzte. |
|
|
Depresio esperientziak, larrimina eta estutasuna dituzte. |
|
|
%64 pertsona lasaiak dira etxetik kanpo. %48,3k gehiegi edaten dute. |
|
|
%62 maila ekonomiko baxuetan daude, %29 erdiko mailetan eta %8k goi mailetan. |
|
|
Denborak aurrera egiten duen neurrian, tratu txarrak gogorragoak dira. Askotan haurdunaldietan ere izaten dira tratu txarrak. Seme-alabei ere ematen dizkiete. |
|
|
%70 lanean ari dira. Ikasketei dagokienez, %55,2k lehen mailakoak egin dituzte eta %36,2k goi mailakoak |
|
|
Zuzenketa-orria
|