www.santurtzieus.com

gutuna

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan idazmena landuko duzu. Horretarako, gutun baten azterketa egiteko hainbat galderari erantzun beharko diozu gutuna irakurri ondoren. Ariketa honek ez du zuzenketa-orririk; zuzentzeko, jo tutorearengana.

En este ejercicio trabajarás la expresión escrita. Para ello, después de leer una carta deberás responder a unas preguntas para analizarla. Este ejercicio no tiene hoja de corrección; para corregirlo, acude al tutor.

 

 

Aspaldiko adiskidea:

Zer moduz zabiltza zure lanbide berrian? Aspaldi da zure berririk ez daukadala, eta ez nintzateke harrituko lanbidez aldatu izan bazina ere, auskalo, zurekin ez dago jakiterik. Izango duzu zerbait berririk kontatzeko, proiekturen bat edo amorante zoragarriren bat.

Esango duzu nik zure berririk ez badaukat, zuk ere ez daukazula nire berririk. Egia da, bai. Noiztik ez gara elkartu? Sei edo zazpi hilabete dira elkar azkeneko aldiz ikusi genuenetik. Eta orduan kalean gurutzatu eta bost minutu eskas egon ginen.

Orduan elkarri esan genizkionak "egongo gara" eta "deituko dizut" oraindik ere orduan esandakoan daude, ez baikara elkarrekin egon, eta ezta deitu ere. Horregatik gutun bat idaztea pentsatu dut. Egia esan, gutunarena aspaldi pentsatu nuen, baina gaur arte ez naiz idazten jarri. Idaztea, ordea, kostatu egiten zait. Ohitura falta izango da edo, agian, ez daukat kontatzeko gauza handirik. Niregan ez da gauza asko aldatu azkeneko aldiz elkarrekin egon ginenetik. Beno, izatekotan, urriko hegohaizeak jota goizetan korrika egitera joaten naizela orain, hori besterik ez.

Baina, pentsatzen jarrita, txikiak iruditzen zaizkigun horrelako gauzak dira harremanak mantentzen dituztenak. Lehen arratsaldea pasatzeko edo palan jokatzeko. Eta hortik abiatuta mundua konpontzeko edo txikitzeraino, egunaren arabera, iritsi. Orain galdu egin dugu harreman txiki hori eta arrazoi handi bat behar dugu elkartzeko. Elkar oso gutxi ikusten dugun honetan, zergatik ez eman elkarren berri gutunen bitartez? Gauza txikiak kontatzeko besterik ez bada ere.

Nahi duzun arte.

Aitor Ugalde

1. Nolako testua da (testu-mota):

    Azalpena (gairen bati buruzko datuak eta informazioa ematen dituena)

    Argudioa (egileak gairen bati buruz bere iritizia defendatzeko idatzitako testua)

    Narrazioa (gertaerak edo pasadizuak kontatzen dituen testu mota)

    Instrukzioa (tresna edo prozesuren baten funtzionamendua deskribatzeko)

    Deskribapena (leku, egoera edo pertsonaren baten nolakotasuna ematekoa)

    Besterik

2. Zein tonu du testuak?

    Serioa

    Barregarria

    Neutroa

    Ironikoa

    Kritikoa

    Objektiboa

    Subjektiboa

    Exageratua

    Zinikoa

    Dramatikoa

    Besterik

3. Zein da egilearen asmoa? Zer komunikatu nahi digu?

 

4. Azertu testuaren egitura. Zenbat atal ditu? Eta zeintzuk dira atal bakoitzeko ideia nagusiak?

ATALA

IDEIA NAGUSIA