www.santurtzieus.com

arauak

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan arauak eskaintzen dituen testu bat landuko duzu. Lau lan egin beharko duzu testuarekin.

En este ejercicio trabajarás con un texto que ofrece normas. Deberás hacer cuatro trabajos sobre él.

 

Hona hemen testuari falta zaizkion aditzak. Zure lehenengo lana aditz horiek behar den lekuan ipintzea izango da. Zein esaldiri dagokio aditz bakoitza?

izango dira:

jarri:

erabili:

Ez utzi:

erabili behar dituzte:

Ez utzi:

itxaron:

hartu behar dira:

Ez eraman:

ez da ..... eraman behar:

ikusi da:

Kontuan hartu beharreko arauak

1

0-12 urte bitarteko umeak atzeko eserlekuetan bidaiatzea gomendagarria izateaz gain,aulkitxoa, kapazua, kuxin altxagarriak... _______________________

2

Eusteko sistema bereziren bat aukeratu behar denean umearen pisua eta altuera _______________________________ kontuan.

3

Erosten dugun edo eskuratzen ditugun eusteko tresnak beti homologatuak __________________________________.

4

Umea ________________ sekula besotan _________________. Egin diren azterlanetan 5 km/h baino gehiagoko abiaduran joanez gero, istripu bat gertatzen bada, helduak ezin diola umeari eutsi _____________.

5

Ibilgailua airbag-duna bada, ________________ umea beti atzeko eserlekuan.

6

Abiatu aurretik, _________________ denak uhalak lotuta eduki arte.

7

Kotxean sartu-irteerak egiteko, espaloira ematen duen atea ______________.

8

_____________________ inoiz umerik bakarrik ibilgailuan.

9

_____________________ besteen umerik zure ibilgailuan eusteko sistema egokirik ez baduzu.

10

_____________________ zure seme-alabei besteen ibilgailuan ibiltzen, ez badute eusteko sistema berezirik.

 

Arau hauek guztiak zertarako direla uste duzu? Aukera batzuk emango zaizkizu azpimarra ezazu bat:

 
  1. Umeak eta oporrak
  2. Haurren segurtasuna kotxeetan
  3. Nagusiek nola gidatzen duten
  4. Gabonetako opariak

Zeintzuk baliabide erabili ditu arauak erredaktatzeko? ¿Qué recursos han utilizado para redactar las normas?

BAIEZKOETAN (AFIRMATIVAS)

EZEZKOETAN (NEGATIVAS)

 

-

-

-

-

 

-

-

-

-

Beste gai bati buruzko arauak idazten ausartuko zinateke? Escribe las normas sobre otro tema.

 

 

Zuzenketa-orria

1

0-12 urte bitarteko umeak atzeko eserlekuetan bidaiatzea gomendagarria izateaz gain,aulkitxoa, kapazua, kuxin altxagarriak... ERABILI BEHAR DITUZTE.

2

Eusteko sistema bereziren bat aukeratu behar denean umearen pisua eta altuera HARTU BEHAR DIRA kontuan.

3

Erosten dugun edo eskuratzen ditugun eusteko tresnak beti homologatuak IZANGO DIRA.

4

Umea EZ DA sekula besotan ERAMAN BEHAR. Egin diren azterlanetan 5 km/h baino gehiagoko abiaduran joanez gero, istripu bat gertatzen bada, helduak ezin diola umeari eutsi IKUSI DA.

5

Ibilgailua airbag-duna bada, JARRI umea beti atzeko eserlekuan.

6

Abiatu aurretik, ITXARON denak uhalak lotuta eduki arte.

7

Kotxean sartu-irteerak egiteko, espaloira ematen duen atea ERABILI.

8

EZ UTZI inoiz umerik bakarrik ibilgailuan.

9

EZ ERAMAN besteen umerik zure ibilgailuan eusteko sistema egokirik ez baduzu.

10

EZ UTZI zure seme-alabei besteen ibilgailuan ibiltzen, ez badute eusteko sistema berezirik.

Arau hauek guztiak zertarako direla uste duzu? Aukera batzuk emango zaizkizu azpimarra ezazu bat:

2. Segurtasuna kotxeetan

Zeintzuk baliabide erabili ditu arauak erredaktatzeko? ¿Qué recursos han utilizado para redactar las normas?

BAIEZKOETAN (AFIRMATIVAS)

EZEZKOETAN (NEGATIVAS)

- IZANGO DIRA

- JARRI

- ERABILI BEHAR DITUZTE

- IKUSI DA

- EZ UTZI

- EZ DA ERAMAN BEHAR

-

-