www.santurtzieus.com

gizonezko pisontzi 1

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan irakurmena landuko duzu. Horretarako egoera jakin batean sortutako testu bat irakurri beharko duzu eta kontestuan oinarrituta hainbat hitzen esanahia inferitu beharko duzu.

En este ejercicio trabajarás la compresión escrita. Para ello deberás leer un testo producido en una situación concreta y después, ayudándote del contexto, deberás inferir el significado de unas palabras.

 

 

Oharra irakurri baino lehen, imajina ezazu hurrengo egoera hau:

Gizonezkoa zara. Txizalarri zara eta komunera zoaz txiza egitera. Normalean gizonezkoen komuna oso zikin egoten da. Gaur komunean sartu eta komunaren gainean ohar hau ikusi duzu.

Orain irakur ezazu oharra:

Gizonezko pixontzi maitea:

Aspertuta nago zuen putzu usaintsuak garbitzeaz eta putzu gehiago ez egiteko kontseilua jartzea pentsatu dut, zuk kontuan hartuko duzula esperoz.

  1. Praketa ireki baino lehen, begira ezazu tapa altxatuta dagoen.
  2. Txiza egiterakoan, konproba ezazu zure mangeratxoaren direkzioa ondo dabilen.
  3. Badakit txiza egitea gozagarria dela, baina txiza egitean ez itzazu begiak itxi.
  4. Zure txiza-errekaren presioa txikiagotzen denean, errepara ezazu direkzio aldaketa.
  5. Kontuz ibili azkeneko tanta ateratzeko txilibitoa astintzerakoan.
  6. Bukatutakoan begira ezazu putzurik utzi duzun.
  7. Putzutxo bat ikusi bezain laster, lehor ezazu paperarekin.
  8. Guzti hau egindakoan eman bonbari.

Badakit txiza egiten ari zinen bitartean irakurri duzula hau guztia eta ia erdia kanpora bota duzula, baina hurrengorako balio izango duela uste dut. Hala espero dut behintzat.

Garbitzaileak

Esan ezazu zer esan nahi duten hurrengo hitzek kontestu konkretu honetan:

pixontzi:

putzu:

usaintsu:

mangeratxo:

gozagarri:

txiza-erreka:

txilibito:

lehortu:

 

 

Zuzenketa-orria

pixontzi: MEÓN

putzu: CHARCO

usaintsu: OLOROSO

mangeratxo: "MANGUERITA", es decir, pene

gozagarri: GOZOSO

txiza-erreka: RÍO DE ORÍN

txilibito: "FLAUTA", es deci, pene

lehortu: SECAR