LAGUNTZA |
ARIKETA GEHIAGO |
UNITATEAK |
Ariketa honetan irakurmena landuko duzu. Horretarako, ariketari dagokion testutik hainbat hitz kendu ditugu. Testua osatu beharko duzu behean agertzen diren hitzak bere lekuan jarrita. En este ejercicio trabajarás la comprensión escrita. Para ello hemos eliminado unas palabras del texto correpondiente al ejercicio. Deberás completar el texto con las palabras que aparecen a continuación. |
negarrez, irriz, oinarrituz, zaizue, amaitu, egiten, pailazotu, irakasleenei, umeentzakoa, bihotzean, irakaskuntzan, eskoletan, onak, legeak, arauak, galderak, kontuak, haurrak, umeak, txikienak, janzkerak, kantak, txitoak, umorea, egia, jende, mundua, istorio, eskola, arriskutsua, gogorra, beranduago, luzeagoa, zaizkien
Pailazoaren __________ heldua da. Haur txikientzat bakarrik balio duen pailazoa txarra da. Pailazo ____________ zirrara sortzen du, barrearen bitartez, helduengan zein haurrengan. Eta pailazo onak, funtzioa ___________ eta gero, ikuslea konturatu gabe, agian, hazi txikia utzi du honen _________. Baina gaur egun ___________ ez dute pailazo onik nahi. Pailazo on batek esango lizkiekeelako eskoletako arduradunei entzutea gustatzen ez __________ esaldiak. Esango lieke esaterako:
Gure gaurko ______________ eta irakaskuntzarena bereziki tontotua dagoela esango nuke. Eta _____________ egin behar da. Baina pailazo onen ereduan _____________. Pailazoa _____________ dela eta, urrutitik ikusi ere nahi ez dutenen erreakzioa ___________ izan da: "Pailazoa ___________ da. Haurrentzako zenbait _____________ gogorregiak dira (mendetan zehar konturatu badira ere) eta abar". Eta zeintzuk dira ___________ zeintzuk ___________? Ume eredu berria sortzen ari gara: ipotx inozoak. Haurrak ____________ dira bakarrik. Berehala helduen kopiaketan hasiko dira eta ume izateari utziko: beren __________ esaerak, __________, jarrera sozialak…oilategi intentsiboetan bezala, txito izateari utzi bezain pronto, hiltegira. Umeak ere, ___________ diren bitartean bakarrik izango dira pailazo zaleak. Gaur egun, gazteak inoiz baino ___________ lanean hasten direnean eta gurasoen etxetik inoiz baino beranduago alde _____________ dutenean, jendeak inoiz baino bizitza ______________ duenean… haurrak txito direnean bakarrik dira haur. Esaten dizuet: pailazotu egin behar da ____________. Eta gizartea, ____________ eta ________ mozkortu. Tolosan, 1996ko azaroaren 28an Piter Ansorenak emandako hitzaldiaren pasarte bat
|
Zuzenketa-orria Pailazoaren UMOREA heldua da. Haur txikientzat bakarrik balio duen pailazoa txarra da. Pailazo ONAK zirrara sortzen du, barrearen bitartez, helduengan zein haurrengan. Eta pailazo onak, funtzioa AMAITU eta gero, ikuslea konturatu gabe, agian, hazi txikia utzi du honen BIHOTZEAN. Baina gaur egun ESKOLETAN ez dute pailazo onik nahi. Pailazo on batek esango lizkiekeelako eskoletako arduradunei entzutea gustatzen ez ZAIZKIEN esaldiak. Esango lieke esaterako:
Gure gaurko MUNDUA eta irakaskuntzarena bereziki tontotua dagoela esango nuke. Eta PAILAZOTU egin behar da. Baina pailazo onen ereduan OINARRITUZ. Pailazoa ARRISKUTSUA dela eta, urrutitik ikusi ere nahi ez dutenen erreakzioa GOGORRA izan da: "Pailazoa UMEENTZAKOA da. Haurrentzako zenbait ISTORIO gogorregiak dira (mendetan zehar konturatu badira ere) eta abar". Eta zeintzuk dira HAURRAK, zeintzuk UMEAK? Ume eredu berria sortzen ari gara: ipotx inozoak. Haurrak TXIKIENAK dira bakarrik. Berehala helduen kopiaketan hasiko dira eta ume izateari utziko: beren JANZKERAK, esaerak, KANTAK, jarrera sozialak… oilategi intentsiboetan bezala, txito izateari utzi bezain pronto, hiltegira. Umeak ere, TXITOAK diren bitartean bakarrik izango dira pailazo zaleak. Gaur egun, gazteak inoiz baino BERANDUAGO lanean hasten direnean eta gurasoen etxetik inoiz baino beranduago alde EGITEN dutenean, jendeak inoiz baino bizitza LUZEAGOA duenean…haurrak txito direnean bakarrik dira haur. Esaten dizuet: pailazotu egin behar da ESKOLA. Eta gizartea, NEGARREZ eta IRRIZ mozkortu.
|