Plazerraren arloa deskribatzeko lexikoa ez dago oso
landua
Juan Martin Elexpuru. Krabelina beltza eleberriaren egilea
Literatura erotikoa mami hartuta, bilduma berri bat aurkeztu
zuen atzo Txalaparta argitaletxeak, Juan Martin Elexpuruk koordinatutakoa.
Donostiako sex-shop batean aurkeztu zuten bilduma berria
argitaratzaileek, eta egileen arteko bat Juan Martin Elexpuru bera dugu, Krabelina
beltza izenburuko eleberriarekin.
GALDERAK
-
Hasteko, Durangora bilduko diren bisitarientzat argibide moduan, aurkez
ezazu zure Krabelina beltza.
-
Lan asko eskatu dizu liburuak, sarri erabili ez duzun generoa izaki?
-
Jasone Osororen liburuak arrakasta handia izan zuen. Horrelako ezusteek zein
neurritaraino ohartaraz ditzake argitaletxeak genero baten potentzialaz?
-
Genero hau lantzen jarraitzeko asmoa al duzu?
-
Vicent Gil de Paulesek duela urte asko ekin zion Zuku festa aldizkari
pornoa kaleratzeari. Erabat euskaraz, Euskal idazleen ipuin erotikoak
bilduman haren ipuin bat jaso duzu. Omenaldi moduan agian?
-
Jaso ditugun esamolde zahar asko eta asko nekazari giroan sortuak dira. Gero
eta kaletarragoa den gizartean, berriak asmatzen hasteko edota zaharrak
egokitzen hasteko beharra sumatu al duzu?
-
Literatura bildumako koordinatzaile moduan, literatura erotikoa lantzeko
orduan idazlearen sexuak eragindako bereizketarik sumatu al duzu?
-
Globalizazioaren garaian sexua eta erotismoa ulertzeko modua ere
uniformatzen ari al da?
-
Eta literatura erotikoa? Afrodisiakotu ala pornografikotu egin dira?
-
Euskal Herrian miraria omen da oraindik ere ligatzea. Hori guztia kontuan
izan duzu zure balizko irakurleak irudikatzerakoan?
ERANTZUNAK
-
Oso kulturala da, nire ustez. Duela 40 urte, titi batzuk ikustea pornografia
gogorra zen, eta jendea erabat sukartuta jartzen zen. Egun, titiak ikustea
belaunak ikustea bezalakoa da ia. Orduan, ikaragarri aldatzen den kontzeptua
da. Egun erotiko hitza pornografiari ere ematen zaio askotan. Nire
liburua, esaterako, askoentzat pornografia gogorra izango da. Beste
batzuentzat, aldiz, nobela arrosa izan daiteke ia. Orduan, oso erlatiboa izan
daiteke kontzeptua.
-
Lehen esan bezala, aspaldidanik pentsatzen nuen liburu hau idaztea. Kostatu
egin zitzaidan pixka bat doinua eta erritmoa hartzea, ez baita genero erraza.
Batek esango luke bi edo hiru lagun hor txortan jartzen dituzula eta dena
egina dagoela, baina hori ez da kontua. Azken batean, literatura erotikoaren
helburuetako bat, kakotx artean, irakurlearen asaldapena lortzea da. Hori uste
baino zailagoa da. Idazketa aldetik ere asko zaindu behar duzu lexikoa landu,
hitz zehatzak erabili, astunegia ez izan...
-
Nik haren Zuku festa kontsultatu izan dut. Hori hor dago. Bestalde,
bazen Hiztegi erotikoa delakoa, Ramon Etxezarretak idatzia, eta hori
ere baliagarri izan zait, nahiz eta hiztegi erotiko modernoa egokitzeko
dagoen. Egindako guztia ondo dago. Dena delalexiko aldetik-eta ez dut
zailtasun handirik izan. Plazerraren arloa deskribatzeko lexikoa ez dago oso
landua, baino metaforak eta beste formak erabiliz gaindi daitekeen arazoa da.
-
Bai eta ez. Emakumearen begirada normalean intimistagoa, sentsualagoa izaten
da, baina jaso ditudan ipuinetan ez da hainbeste ere sumatzen hori. Irakurleak
esan beharko du, baina gure ipuin bildumako emakume batzuen ipuinak
gizonezkoenak bezain ausartak dira.Nik uste dut oro har badela diferentzia bat
emakumeen eta, gizonezkoen artean erotismoa eta pornografia ulertzeko moduan.
Hori ezin da ukatu. Baina, beharbada, ez da uste bezain argia.
-
180 bat orriko nobela bat da. Erotikoa-edo da, ez dakit nola deitu. Erotikoa
edo pornografikoa deitzen zaio normalean, baino nik nahiago dut afrodisiakoa
deitu. Etxez etxe liburuak saltzen diharduen gizon baten eta bere bezero baten
arteko harremana da liburuko oinarria. Saltzaile hori neska bezero batekin
maitemintzen da, eta amodioa eta sexua bere zirrikitu guztietan bizi dute.
Pertsona gehiago ere sartzen da tartean. Badago halako hari bat nobela lotzen
duena, KrabeIina beltzaren aurkikuntza. Baina ez dut esango zer den Krabelina
beltz hori, nobelaren gakoetako bat baita.
-
Nahiko luze jo zidan, egia esan, nahiz eta aurretik urteetan liburuaren
ideia buruan nerabilen. Idazketan bertan, 9 bat hilabete behar izan nituen.
Haurdunaldi bat bezala. Doinua eta erritmoa hartzea dezente kostatu zitzaidan,
egia esan.Nik, orain artean ipuin erotikoren bat bai, baina bestela ez dut
landu genero hori. Beste hizkuntzetan, gaztelaniaz, frantsesez, katalanez...
bilduma dezente dago genero honetakoa. Liburuez gain, material piloa ekoizten
eta saltzen da. Bai aldizkari, film, bideo... Ez dakit genero txikia ala
handia ote den, baina euskarara berandu samar heldu da beharbada uholde hau,
baina badirudi heldu dela.
-
Egia esan, irakurlea inkognita bat da niretzat. Oraintxe jakingo dugu. Edo
egundoko gosea dago eta jendeak irrikaz irakurtzen ditu, edo indiferentziaz
beste liburu asko moduan pasatzen da. Oso zaila da hori jakitea. Ni,
behintzat, oso aske sentitu naiz idazteko orduan.
-
Beharbada emakumezkoa gizonezkoaren ikuspuntura etorri ote den? Bai, baina
alderantziz ere gerta daiteke: emakumeak zenbait alderdi –fisikoak batez
ere- historikoki oso reprimituak izatea eta behingoz askatzen joatea. Isuria
alde bietara dagoela uste dut. Gizona agian emakumetu egin da neurri batean,
eta emakumea gizondu bestean. Neurri batean, ez dut uste hori txarra denik.
-
Egia da esamolde asko naturarekin, animaliekin lotuak daudela. Hori landu
beharra dago. Sinonimo eta metaforak ere bai. Kontuz ibili beharra dago
horrekin. Zakila adierazteko hainbat izen dago, baina hitz bakoitzak bere
zentzua du. Intimitate handiko une batean, esate baterako, odolostea, odolkia
edo saltxitxa hitza erabiltzen baldin baduzu, giroa apurtu egiten duzu
erabat.
-
Nik uste dut haren Tentazioak liburuak harrera ona izan duela, eta zerbaiten
seinale dela, badagoela egarri bat euskal irakurleen artean horrelako
gaietarako. Badago sentsazio bat askoren artean euskal literatura zuriegia
dela, eta baduela piper pixka baten beharra. Orain, ez dakit horrek
argitaletxeen jarrera aldatzeko adina eragin izan duen.
|