| Oro laino mehe batek: guztia lanbro fin batek |
| Estali: ilundu |
| Behinik behin: bederen, behintzat |
| Alde egin: ihes egin, ospa egin |
| Basatza: lokatza, , lohitze, lupetza |
| Bila: xerka |
| Joan zitzaionetik: joan zitzaionez geroztik |
| Laster itzuliko zelakoan: laster itzuliko zelako ustean |
| Sekula: inoiz, egundo |
| Auzo: auzategi |
| Erraldoia: eskerga, ikaragarria |
| Maldan behera: aldapan behera, aldatzean behera |
| Desegin: suntsitu, txikitu |
| Etsiturik: etsian, etsia harturik |
| Lupetzapean: basatzapean |
| Zer guztiak: gauza guztiak |
| Noranahi: edonora |
| Espantuka: beldurrak airean, ikaratuta |
| Ostera: berriz, aldiz |
| Eurak: beraiek |
| Alabaina: hala ere, haatik... |
| Pobre izanda ere: pobre badira ere... |
| Itzuli: bueltatu |
| Arrastorik: aztarnarik, lorratzik, zantzurik |
| Aurkitzen: topatzen, kausitzen |
| Hitza eman: berba eman, zin egin |
| Gertatua: suertatua, jazoa |
| Adierazi: azaldu |
| Eurek: beraiek |
| Ezari-ezarian: poliki-poliki, emeki-emeki |
| Gurma: lanbro, gandu, bisutsa |
| Antzera: moduan, gisa |
| Soldadu: gerlari, gudari |
| Lepoetan: bizkarretan |
| Zaku: zorro |
| Bere bostean: bere artean |
| Urdail: sabel |
| Aurrera: aitzina |
| Deika eta deika jardun arren: deitu eta deitu aritu arren |
| Entzungor egin diote: ezentzunarena egin diote |
| Ozta-ozta: doi-doi, justu-justu |
| Letra: hizki |
| Baino ez: besterik ez, baizik ez |
| Omen: ei, bide |
| Inor ez: nehor ez |
| Irakurri: leitu |
| Premiaz: beharrez |
| Negarrez hasi da: negarrari eman(ekin) dio |
| Egundo ere: inoiz ere, sekula ere |
| Norbaiten zain dago: norbaiti itxaroten dago |