www.santurtzieus.com

berridazketak 2

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan idazmena landuko duzu. Horretarako, ematen zaizkizun esaldiak berridatzi beharko dituzu eskaintzen zaizun elementua erabiliz.

En este ejercicio trabajarás la expresión escrita. Para ello deberás transformar las oraciones que se te dan utilizando el elemento que se te ofrece.

 

 

  1. Durangoko izeba Karmen gurera etorri den guztietan, jatetxe horretan bazkaldu izan dugu
  2. _________________________________________...netan_______________________________________

  3. Gure auzoko abade horrek berorrek ez baldin bagaitu ezkontzen, ezteietara ez datorrela dio.
  4. ______________________________________________ezik___________________________________

  5. Lantegian izandako ezbeharraren ondorioz zaurituta egon arren, ez du umorerik galdu zure adiskide horrek.
  6. ________________________________________________ere___________________________________

  7. Jauntxoak ezarri zizkien zergak ordaindu ez zituztelako, urkamendira joan behar izan zuten arbasoek.
  8. _______________________________________________...agatik_________________________________

  9. Liburu hau oso aspergarria da eta, seguraski, ez dut amaituko.
  10. ______________________________________...lako________________________________________...nik

  11. Horrenbeste euri egin ondoren, hurrengo egunetan eguraldia zertxobait hobetuko zaigula pentsatzen dut.
  12. ________________________________________________...lakoan________________________________

  13. Albiste txar hura jakin orduko hasi ginen telefonoz deika.
  14. _________________________________________bezain__________________________________________

  15. Aldez aurretik bururatutako asmo guztiak betetzeko, majo saiatu behar duzue.
  16. _________________________________...n_______________________________bete____________________

  17. Horma hori azkar bukatzeko agindua eman digu ugazabak.
  18. _____________________________________________________...la__________________________________

  19. Bateko Matematika, besteko Fisika, suspentsoz beterik etortzen zara beti.
  20. __________________________...la__________________________...la__________________________________

  21. Ederki erregutu ondoren, hasi zen kantuan
  22. _____________________________________________ekin____________________________________________

  23. Nahiz eta oso gaztea izan, izugarrizko zigorra ezarri diote mutikoari, barrabaskeria hori egiteagatik.
  24. _______________________________________arren__________________________________________________.

  25. Norbait aukeratu behar izanez gero, nire anaia hautatuko nuke.
  26. ____________________________...kotan___________________________________________________________

  27. Pilotari trebe hark ez zuen eskuz bakarrik jokatzen. Palaz ere oso ongi moldatzen zen.
  28. ___________________________________________________ezezik____________________________________

  29. Etxetik irten naizenean, ateri zegoelako, ez dut euritakorik hartu.
  30. _________________________________...tean_____________________________...ez_______________________

  31. Zuk lehen guri saldutako zakurrak haginka egin dio kalean borrokan hasi den gazte bati.
  32. _______________________________________...n____________________________________________________

  33. "Ni bizi naizen bitartean, ez zaitez hemendik agertu"-esan dio zakarki nagusiak bezeroari.
  34. __________________________________________________________________...la_________________________

  35. Saria inori ematekotan, beheko kalean dagoen mutil koskorrari emango nioke.
  36. _________________________________behar__________________________________________________________

  37. Zuk eman dituzun xehetasun horiekin hiltzailea laster harrapatuko dutela uste dugu.
  38. ___________________________________________________________________________...koan_____________

  39. Nahiz eta ingelesez tutik ere jakin ez, herrira etortzen ziren udatiar guztiekin berriketaldi luzeak egin ohi zituen zure 

osaba zenak.

_________________________________________ba...__________________________________________________

 

Zuzenketa-orria

  1. Durangoko izeba Karmen gurera etorri denetan, jatetxe horretan bazkaldu izan dugu

  2. Gure auzoko abade horrek berorrek ezkondu ezik, ezteietara ez datorrela dio.

  3. Lantegian izandako ezbeharraren ondorioz zauritu bada ere (zaurituta egonda ere), ez du umorerik galdu zure adiskide horrek.

  4. Jauntxoak ezarri zizkien zergak ordaindu ez izanagatik, urkamendira joan behar izan zuten arbasoek.

  5. Liburu hau oso aspergarria delako ez dut uste amaituko dudanik.

  6. Horrenbeste euri egin ondoren, hurrengo egunetan eguraldia zertxobait hobetuko zaigulakoan nago.

  7. Albiste txar hura jakin bezain laster hasi ginen telefonoz deika.

  8. Aldez aurretik bururatu zaizkizuen asmo guztiak bete daitezen, majo saiatu behar duzue.

  9. Horma hori azkar buka dezagula agindu digu ugazabak.

  10. Matematika dela, Fisika dela, suspentsoz beterik etortzen zara beti.

  11. Ederki erregutu ondoren, ekin zion kantuari (kantatzeari)

  12. Oso gaztea izan arren, izugarrizko zigorra ezarri diote mutikoari, barrabaskeria hori egiteagatik.

  13. Norbait aukeratzekotan, nire anaia hautatuko nuke.

  14. Pilotari trebe hura eskuz ezezik palaz ere oso ongi moldatzen zen.

  15. Etxetik irtetean, ateri zegoenez, ez dut euritakorik hartu.

  16. Zuk lehen guri saldu diguzun zakurrak haginka egin dio kalean borrokan hasi den gazte bati.

  17. Bera bizi den bitartean ez dadila handik agertu esan dio zakarki nagusiak bezeroari.

  18. Saria inori eman behar izanez gero (eman behar izango banio), beheko kalean dagoen mutil koskorrari emango nioke.

  19. Zuk eman dituzun xehetasun horiekin hiltzailea laster harrapatuko dutelakoan gaude.

  20. Ingelesez tutik ez bazekien ere, herrira etortzen ziren udatiar guztiekin berriketaldi luzeak egin ohi zituen zure osaba zenak.