www.santurtzieus.com

berridazketak 3

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan idazmena landuko duzu. Horretarako, ematen zaizkizun esaldiak berridatzi beharko dituzu eskaintzen zaizun elementua erabiliz.

En este ejercicio trabajarás la expresión escrita. Para ello deberás transformar las oraciones que se te dan utilizando el elemento que se te ofrece.

 

 

  1. Behin esan nuen inozokeria hori, baina geroztik aitortu dut neure errua
  2. ....................................................ba...........................ere................................

  3. Ardorik ez dut hartu. Hori da ahaztu zaidan bakarra
  4. ..............................................................................................ez zait ahaztu

  5. Hori idazten duzunean kafea hartzera joango gara
  6. .................................................takoan........................................................

  7. Kaleko eskale hari bost duroko bat eman nion jateko zerbait erosteko
  8. ......................................................................eros.............................................

  9. Haurrak mahaian esertzen dira eta amak eskuak erakusteko esaten die
  10. ....................................................................ahala.............................................

  11. Zenbaitek belaunaldien arteko borroka legezkotzat jotzen du
  12. ............................................................................................................deritzo

  13. Lagunari purua erretzeko baimena eman zion
  14. ..................................................utzi...................................................................

  15. Hori ez da zure hanka sartzea bakarrik; gu guztiona ere bada
  16. ..........................................................ezik..........................................................

  17. Afalondorako gazta Joxek ekarriko duela uste dut
  18. ................................................................................................................nago

  19. Eta ni, beti, osabak hori esateko zain egoten nintzen

.................................................................noiz......................................................

 

 

Zuzenketa-orria

  1. Inozokeria hori, behin esan banuen ere, geroztik aitortu dut neure errua

  2. Ardoa hartzea besterik (baino) ez zait ahaztu

  3. Hori idatzitakoan kafea hartzera joango gara

  4. Kaleko eskale hari bost duroko bat eman nion jateko zerbait eros dezan

  5. Haurrak mahaian eseri ahala amak eskuak erakusteko esaten die

  6. Zenbaitek belaunaldien arteko borrokari legezko deritzo

  7. Lagunari purua erretzen utzi zion

  8. Hanka sartze hori, zurea ezezik gurea ere bada / Hori zure hanka sartzea ezezik gurea ere bada

  9. Afalondorako gazta Joxek ekarriko duelakoan nago

  10. Eta ni, beti, osabak hori noiz esango (zuen) zain egoten nintzen