www.santurtzieus.com

berridazketak 4

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan idazmena landuko duzu. Horretarako, ematen zaizkizun esaldiak berridatzi beharko dituzu eskaintzen zaizun elementua erabiliz.

En este ejercicio trabajarás la expresión escrita. Para ello deberás transformar las oraciones que se te dan utilizando el elemento que se te ofrece.

 

 

  1. Atea ireki nahian genbiltzala, polizia batzuk agertu ziren eta, lapurrak ginela pentsatuz, goitik behera miatu eta atxilotu egin gintuzten
  2. ..............................................................an.......................................................................................

  3. Egia ote da zorrak ordaindu ezinik atzerrira ihes egin duela dioen zurrumurrua?
  4. ..............................................................lako....................................................................................

  5. Alproja zikin horiek ziria sartu didatela uste dut
  6. ...................................................susmoa.........................................................................................

  7. Bost urtez merkataritzan ihardun ondoren, uste nuen eskarmentu handiagoa zenuela diru kontuetan
  8. ...................................................................................................................................nengoen

  9. Etsaiek mendebaldetik erasoko zigutela pentsatu genuen eta gehienok alde hartan jarri ginen zelatan
  10. .........................................................................koan........................................................................

  11. Herri honetan denek esaten dute udalak errazegi gastatzen duela dirua
  12. ...................................................................................................................esamesak zabaldu dira

  13. Azken aldi honetan goibel dabil gure aita eta horrek esan nahi du zerbait esan diotela

..............................................................................................................................seinale da

 

 

Zuzenketa-orria

  1. Atea ireki nahian genbiltzala, polizia batzuk agertu ziren eta, lapurrak ginelakoan, goitik behera miatu eta atxilotu egin gintuzten

  2. Egia ote da zorrak ordaindu ezinik atzerrira ihes egin duelako zurrumurrua

  3. Alproja zikin horiek ziria sartu didatelako susmoa dut

  4. Bost urtez merkataritzan ihardun ondoren, diru kontuetan eskarmentu handiagoa zenuelakoan nengoen

  5. Etsaiek mendebaldetik erasoko zigutelakoan gehienok alde hartan jarri ginen zelatan

  6. Herri honetan udalak dirua errazegi gastatzen duelako esamesak zabaldu dira

  7. Azken aldi honetan goibel dabil gure aita eta hori zerbait esan diotelako (dioten) seinale da