1. SARRERA
1.1. Zer dira Hizkuntz Eskakizunak?
Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Administrazio Publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko Plangintzaren eraginez, hizkuntza eskakizun bat ezarri zitzaion aipatu esparruko lanpostu bakoitzari.
Hizkuntza eskakizunak zehazten du lanpostua betetzeko eta bertan lan egiteko beharrezkoa den euskarazko hizkuntza gaitasun maila, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen V. Idazpuruak adierazten duen bezala.
Administrazioko langileek beren lana euskaraz egiteko behar dituzten hizkuntza trebetasunak kontuan harturik, lau hizkuntza eskakizun bereiztu ziren. Horrela, lehenengo hizkuntza eskakizuna da, gaitasun mailari dagokionez, apalena, eta laugarren hizkuntza eskakizuna berriz, altuena.
1.2. Norentzat
Azterketa eredu hauek bi hartzaile mota hauentzat izan daitezke interesgarri. Batetik, Hizkuntza eskakizunen bat egiaztatzeko asmoz, Herri-Arduralaritza Euskal Erakundeak urtean bi aldiz antolatzen dituen egiaztatze deialdietara edota lanpostuz aldatzeko lehiaketetara aurkeztu nahi duten administrazioko funtzionariak eta bestetik, aurrerantzean administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko hautaketa prozesuetan parte hartuko duten herritarrak.
1.3. Hizkuntza trebetasunak
Hizkuntza eskakizunen araberako ebaluaketan lau hizkuntza trebetasunak baloratzen dira, entzumena, mintzamena, irakurmena eta idazmena, guztiak gainditu behar direlarik edozein perfil egiaztatzeko, azterketa saio berean gainera. Hau da, azterketariari ez zaio kontuan hartzen aurreko azterketaldi batean trebetasunen bat gainditu izana. Emaitza beraz orokorra da: gai ala ez gai.
Bestalde, azterketa bi zati nagusitan banatzen da. Idatzizko zatian irakurmena eta idazmena baloratzeko ariketak sartzen dira. Ahozko zatian entzumena eta mintzamena neurtzen dira.
Gogoratu behar da, halaber, lehen, bigarren eta hirugarren hizkuntza eskakizunek atariko proba dutela, balio baztertzailea duena.
2. AZTERKETA-EREDU OFIZIALAK
![]() | Lehen Hizkuntza Eskakizuna: http://www.ivap.com/eusk/deialdiak/ereduak/1he.pdf |
![]() | Bigarren Hizkuntza Eskakizuna: http://www.ivap.com/eusk/deialdiak/ereduak/2he.pdf |
![]() | Hirugarren Hizkuntza Eskakizuna: http://www.ivap.com/eusk/deialdiak/ereduak/3he.pdf |
![]() | Laugarren Hizkuntza Eskakizuna: http://www.ivap.com/eusk/deialdiak/ereduak/4he.pdf |
3. ESKAKIZUNEN DEIALDIAK
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak urtean bi aldiz deitzen ditu hizkuntza eskaizunak egiaztatzeko probak.
Informazio gehiago: http://www.ivap.com