LAGUNTZA GEHIAGO |
ARIKETAK |
UNITATEAK |
1. -KO atzizkiaren bidezkoak
Euskaraz deklinabide kasu guztiek, NOR, NORI, NORK eta NOREN izan ezik, -ko atzizkia har dezakete eta honela berez adizlagun zirenak izenlagun bihurtu. Baliabide hau oso erabilia da batez ere erlatibozko perpausak ekiditeko, honela esaldien luzera asko laburtzen baita.
Non ð nongo Nora ð norako Nondik ð Nondiko Noraino ð norainoko Norantz ð noranzko Zerez ð zerezko |
Norekin ðnorekiko Norentzat ð norentzako Norengatik ð norengatiko Norengana ð norenganako Norengandik ð norengandiko |
Adibideak:
Egurrezko mahaia = egurrez egindako mahaia | |
Donostiarako bidea = Donostiara doan bidea | |
Zurekiko harremanak = Zurekin ditudan harremanak | |
Zureganako maitasuna = Zuri dizudan maitasuna |
Ikus daitekeenez, "egurrez, Donostiara, zurekin eta zuregana" aditz lagunak dira, hau da, zuzenean aditzari lotzen zaizkio.
Baina "egurrezko, Donostiarako, zurekiko eta zureganako" zuzenean izenari lotuak daude, hau da, izenlagunak dira.
Behin ko atzizkia hartu ondoren berriro deklina daitezke, hau da, ondoan duten izenaren elipsia eginez gero hari zegokion kasua bereganatzen dute.
Plastikozko jostailuak lurrean utzi ditut, eta egurrezkoak arasa horretan | |
Harekikoak aspaldi moztu nituen (harremanak). | |
Bai hondartzarako bideetan, bai mendirakoetan kotxe ilara handiak daude |
2. NOREN
Noren atzizkiz osatutakoak zuzenean birdeklina daitezke, izan ere noren kasua daraman hitza izenlagun baita jadanik.
Hauek dira nireak | |
Nire etxeari su eman diote, zureari berriz ez. | |
Pello nire emaztearen ondoan eseriko da eta ni Josurenaren ondoan | |
Gurera joango gara bazkaltzera (gure etxera) |