www.santurtzieus.com

AHALA, -(r)EN ARABERA, -(e)N NEURRIAN

LAGUNTZA GEHIAGO

ARIKETAK

UNITATEAK

NEURRIAN: Kantitatea adierazten du: Zenbat eta...orduan eta...

AHALA: Bezain pronto. Bat egin eta bukatu, nahiz eta ez izan bat batean

ARABERA: Norbaiten iritzia adierazten du: zerbait hartzen da eredu edo frogatzat

Amak kroketak egiten dituen neurrian jaten ditugu. Asko egiten baditu, asko jaten dugu; gutxi bada, gutxi

Amak kroketak egin ahala jaten ditugu. Sartaginetik platerera, egin eta jan.

Amak kroketak errezetarioaren arabera egiten ditu. Errezetarioak dakarren modura.

 

BESTE ADIBIDE BATZUK

1. A medida que llegaban se sentaban

Heldu ahala jesartzen ziren

2. En mi casa se comen las croquetas según se hacen

Nire etxean kroketak egin ahala jaten dira

3. En la medida que estudiemos aprobaremos

Ikasten dugun neurrian gaindituko dugu.

4. A medida que se vayan terminando compraremos nuevos

Bukatzen diren neurrian erosiko ditugu berriak

5. Según la televisión, se acercan las lluvias

Telebistaren arabera euriteak datoz

6. A medida que crece el paro crece la delincuencia

Lan gabezia handitzen den neurrian ugaritzen da delinkuentzia

7. A medida que pasan los años cambian algunas ideas

Urteak joan ahala aldatzen dira zenbait ideia

8. En la medida en que se investiga se descubren cosas nuevas

Ikertzen den neurrian aurkitzen dira gauza berriak

9. Se cobra en la medida en que se trabaja

Lan egiten den neurrian kobratzen da

10. Según el anuncio van a bajar los precios

Iragarkiaren arabera merkatuko dira salneurriak