|
|
|
1. BERDINTASUNA
Berdintasunezko konparazioetan bi termino ala bat bakarrik ager liteke. Ni zu bezain handia naiz: bi termino. Ni ez naiz hain langilea: termino bakarra.
Terminoak |
Adberbioekin |
Adjektiboekin |
Kantitatea |
2
1 |
Bezain
Bezala
Hain, honen, horren, honela... |
Bezain
Bezalakoa, ak
Hain, honen, horren Honelakoa... |
Adina, beste, bezainbeste, hainbat, bezainbat, tzeko adina / lain
Honenbeste, horrenbeste Hainbeste... |
![]() |
Ni ez naiz zu bezain itsusia |
![]() |
Esan duzun bezain ederra denik ez dut uste |
![]() |
Pello langilea bezain berritsua da |
![]() |
Jon nekatuta bezain zahartuta ikusi nuen |
![]() |
Ez nuen uste honen berandu iritsiko nintzenik |
![]() |
Zuk beste ikasi beharko lukete |
![]() |
Diru adina lagun izan ohi dugu |
![]() |
Horrenbeste etxe egingo zutenik ez genuen espero antiguatarrok |
![]() |
Ez da guk uste bezalakoa |
![]() |
Beti bezala etorri da gaur ere |
![]() |
Honelakoa izango da zuen etxea |
![]() |
Honela jarriko zenik ez nuen asko espero |
![]() |
Ikasle guztiei hamaiketakoa emateko lain ekarri duzu |
2. BEZALAKO - BESTEKO
Bezainen ondoko adjektiboa desagertzen denean, jadanik entzuleak badakielako zertaz ari den, bezainen ordez bezalako (besteko, hainako...) erabili ohi da
![]() |
Zu bezain ederra da = zu bezalakoa da |
![]() |
Nirea ez da zurea bezalakoa = nirea ez da zurea bezain...(handia, ederra, itsusia...) |
![]() |
Nik ez dut zuk beste / adina diru |
![]() |
Nik zuk bezalako kotxea daukat (nire kotxea zurea bezalakoa da) |
![]() |
Gaur ez daukat gaztetan bezalako esperantzarik |
3. DESBERDINTASUNA: -ago
Adberbioak |
Adjektiboak |
Kantitatea |
Baino....ago Baino.....xeago Baino...askoz...ago Are....ago |
Baino....ago(a,ak) Baino...xeago(a, ak) Baino askoz....ago(a, ak) Are...ago(a, ak) |
Gehiago Gutxiago Gehixeago... Askoz gehago.... Are gehiago.... |
![]() |
Zu baino mozkorragorik ez dut ikusi |
![]() |
Luze baino zabalagoa izan beharko luke |
![]() |
Ekarri dituztenak baino haundixeagoak behar dituzu |
![]() |
Zuk ekarritakoak baino askoz politagoak dira |
![]() |
Are ederragoa da Egañak botatako bertsoa |
![]() |
Jan ezak gutxixeago, zerri alen horrek! |
![]() |
Gizaki baino askoz arratoi gehiago bizi omen da gure hirietan |
![]() |
Inoiz baino gehiago jaten dut |
4. ZENBAT ETA / GERO ETA
Zenbat eta...orduan eta; Zenbat eta...hainbat eta, bi formak erabil litezke, nahiz eta lehena izan gure artean arruntena. Bi ezaugarrien arteko lotura zehazteko erabiltzen da
Ez nahastu gero eta formarekin; gero eta ezaugarri bat denboran zehar aldatzen dela adierazteko erabiltzen da
![]() |
Zenbat eta gehiago hurbildu, orduan eta bero haundiagoa sentituko duzu |
![]() |
Zenbat eta haundiagoa, hainbat eta neketsuagoa izaten da |
![]() |
Gero eta beranduago etortzen zara |
![]() |
Gero eta lan gehiago eginarazten digute |
5. MENOS QUE - nola itzuli
Erdarak duen aukeretako bat falta zaio euskarari, hau da, ez dugu menos que horren parekorik adberbio eta adjektiboekin erabiltzeko
Estas casas son menos soleadas que aquellas
Erdaraz: más, menos + adj..adb
Euskaraz : adj..adb + ...ago
![]() |
Etxe hauek ez dira haiek bezain argitsuak |
![]() |
Etxe hauek haiek baino itzaltsuagoak dira |