www.santurtzieus.com

HORRELA IZAN ZEN

 

NARRATZAILE MOTAK

X. Mendigurenen "Merke-merke" izeneko testuarekin narratzailearen ikuspegiaren garrantziaz ohar zaitezen zenbait ariketa proposatzen dira. Egin itzazu eta konturatuko zara!

Narrazioan zehar lehen pertsonan hitz egiten duten zenbait narratzaile agertzen dira. Hala nola, Miel Angel, Jexux, Joxe Fermin edota Manuel Mari. Askotan zaila da zehaztea parrafo bakoitzean zein den narratzailea, bestetan, ordea, errazago. Lehen pertsonako narratzaile hauek beste batekin hitz egiten dute, beronen galderak edo pasarte-zatiak testuan agertu ez arren. Fiskala, epailea,... zer izango da solaskidea?

Ipuina ulertu ahal izateko, garrantzizkoa da narratzaile-aldaketaz konturatzea. Horretarako osatu ariketak duen lehenengo taula.

ERNE!

Narrazioaren funtsezko osagaietako bat narratzailea dela, bi dira bereziki kontuan hartu beharrekoak. Ikuspuntua (narratzailea istorioan inplikatuta dagoen ala ez) batetik, eta narratzaile-mota, bestetik.

1. Narratzaileak barruko ikuspuntua du, hau da, narratutako gertaeren barruan dago, oro har, agertzen diren pertsonaietako bat delarik. Hauek honela, istorioan inplikatuta dago.

1.1. Narratzaile-motak

Protagonista: pertsonaietako bat izanik, beroni gertatzen zaiona ezagutu eta kontatuko digu. Istorioan inplikatuta egongo da.
Protagonista anitzak: pertsonaia bakar bat barik, batzuk dira gertaerak, arrazoiak eta nork bere iritziak kontatzen dizkigutenak.
Lekukoa: gainerako pertsonaien ekintzak ikusi eta kontatuko dizkiguna.

2. Narratzaileak kanpoko ikuspuntua du, hau da, narratutako gertaeretatik kanpo dago, bere buruari erreferentziarik egiten ez diola. Istorioan, beraz, ez dago inplikatuta.

2.1. Narratzaile-motak

Orojakilea: gertatzen den guztia daki narratzaile honek: pertsonaien sentimenduak, gertaeren arrazoiak, gerora ere zer gertatuko den,...

Eta ipuin honetan zer gertatzen da? Sakatu hemen ariketa egiteko.

DENBORA BALIABIDEAK NARRAZIOAN

"Ostiraleko Jokoa" izeneko testuan aditzaren denborari erreparatu genion narrazioaren ezaugarrien adibide gisa. Testu honetan denbora adierazteko lexikoan, hitzetan fijatuko gara. Horretarako testutik batzuk kendu ditugu eta beheko koadroan sartu. Saiatuko zara bere tokian kokatzen?

Sakatu hemen ariketa egiteko.

IDAZTEKO HIRUGARREN PROPOSAMENA

Oraingo honetan Juan Martin Elexpururen "Nokia bat behar dut" ipuina irakurri beharko duzu ariketak egiteko.

Ipuin honetan gaia, ingurua eta pertsonaiak zein dien aztertu beharko duzu.

Horretarako irakurri eta erantzuna eman galdera batzuei.

Ipuinaren arlo linguistikoa aztertzea izango da bigarren ariketa.

Ekintzen arteko uztardura, denbora adierazpenerako baliabideen bitartez gauzatuko da, horiek baitira gertaerak denboraren ardatzera eramateko bidea: aditza, postposizioak, lokailu eta esapideak, sintaxia.

Taulan batzuk sartu ditugu, gehiago sartuko duzu?

Amaietzeko testu bat idatzi beharko duzu:"Horrelakoa zen" izenburu duen narrazioa.

Oraingo honetan ipuin moderno baten bertsio klasikoa (Txanogorritxurena izan daiteke honen adibide bat) idatzi beharko duzu; beraz hirugarren pertsonan kontatua; narratzailea orojakilea izango da; hasiera eta amaiera izango ditu; eta egilea deskribapenaz eta elkarrizketaz baliatuko da ekintzak narratzeko.

Prest zure bertsio klasikoa idazteko?

Idatzi testua eta ondoren bidali tutoreari.

 

 

 

informazioa