LEGE-OHARRA. PRIBATUTASUN-POLITIKA

SANTURTZIKO UDAL EUSKALTEGIAK konpromiso osoa du hartuta datuen babesari buruzko legedi ezargarriarekin eta bermatu egiten du xedatutako betebeharrak oso-osorik beteko dituela, bai eta ezarri egingo dituela ere Datuen Babesari buruzko 1999/15 Legean (DBLO) eta Europar Batasunaren Datuen Babesari buruzko 2016/679 Araudi Orokorrean (DBAO) xedatutako segurtasun-neurriak.

SANTURTZIKO UDAL EUSKALTEGIAK erakundeak datuak tratatzeko erabiliko duen Pribatutasun Politika hau erabiltzaileen esku jartzen du eta honako alderdi hauei buruzko nondik norakoen berri ematen die:

  • Tratamenduaren arduradunaren izen-abizenak eta harremanetarako datuak
  • Tratatuko diren datuak, helburuak eta eurak gordetzeko epeak eta helburuak.
  • Tratamenduaren oinarri juridikoa.
  • Datu pertsonalen jasotzaileak.
  • Erabiltzaile guztiek dituzten eskubideak eta eurok erabiltzeko jarraibideak.

1. Tratamenduaren arduraduna

  • Izena: SANTURTZIKO UDAL EUSKALTEGIA
  • IFK: P9809502I
  • Helbidea: Joxemiel Barandiaran, 12 -48980- SANTURTZI. BIZKAIA.
  • Harremanetarako telefonoa: 94 461 0215
  • Harremanetarako helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • Datuen Babeserako ordezkaria (DBO): Gontzal Gallo Ruiz
  • Harremana DBO: dpd-dbo@ santurtzieus.com

2. Datuen tratamendua

Ikasleen datuen tratamenduak

a) Zertarako tratatuko ditugu zure datuak?

Santurtziko Udal Euskaltegian bezero eta erabiltzaileok ematen diguzuen informazioa hurrengo helburu hauekin tratatzen dugu:

  • Kontratatutako zerbitzuak kudeatu, administratu eta ematea. Kontratatutako prestakuntza-zerbitzua ematea eta ikasleen kudeaketa, administrazioa eta ikasketa-prozesua
  • Bidalketa komertzialak egitea. Baldin eta hala onartu baduzu, Santurtziko Udal Euskaltegiaren jarduerei buruzko informazioa bidaltzea, bai eta euskalduntze-gaietan diren programa eta baliabideen berri ematea ere.
  • Sare-sozialetan parte hartzea. SANTURTZIKO UDAL EUSKALTEGIAK antolatutako jarduera eta eskoletan parte hartzearen ondorioz, horietan egindakoen irudiak har litezke (argazkiak, grabazioak…). Baldin eta zuk baimentzen baduzu, sare sozialetan zabaldu litezke, erakundearen webgune eta sare sozialetan barne, jardueraren publizitatea egite aldera

b) Legitimazioa

Zure datuak tratatzeko lege-oinarria kontratua bera egikaritzea eta  interesatuaren beren-beregiko baimena dira, matrikulazio-orrian hala adierazi badu.

c) Jasotzaileak

  • Zure datuak Herri Administrazio eskumendunei eta Zerga Administrazioari jakinaraziko zaizkio, biak ala biak ezinbestekoak baitira zerbitzua emateko.
  • Banku Erakundeak. Hauei lagako zaizkio, hala badagokio, prestakuntza zerbitzutik eratorritako zenbateko ekonomikoak kudeatzeko.
  • Baldin eta irudiak tratatzeko baimena eman badiguzu, zure datuak berdin-berdin zabaldu ahal izango dira SANTURTZIKO UDAL EUSKALTEGIAREN argitalpen eta komunikazio-bideen bitartez.
  • Datuak HABEri helaraziko zaizkio Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Institutua sortu eta Euskaltegiak arautzeko azaroaren 25eko 1983/29 Legeari jarraituz, zertarako-eta ikasleak eta euren ikaskuntza-prozesua kudeatu, HABEren mailak egiaztatu, ikasleei diru-laguntzak eman, Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundiek eta udalek xede berbererako dituzten datuekin erkatu eta gogobetetze-inkestak eta deseuskalduntzearekin lotutako programa eta baliabideei buruzko informazioa bidaltzeko.

 d) Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Emandako datuak zerbitzua emateko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira. Behin amaituta, datuok gorde egingo dira legeak hala aginduta.

Azkenik, eta horretarako baimenik eman baduzu, SANTURTZIKO UDAL EUSKALTEGIAK zure datuak euskaltegiak egiten dituen jardueren berri izan dezazun gordeko ditu, bai eta euskalduntze-gaiekin lotutako programak eta baliabideak zure esku izan ditzazun ere.

Gela birtualaren kontuetatik datozen datuen tratamentuak

a) Zertarako tratatuko ditugu zure datuak?

SANTURTZIKO UDAL EUSKALTEGIAn gela birtualean sartzeko zuen kontuen bidez jasotako informazioa (“bisita” profilekoak barne) euskaltegiaren hezkuntza-plataforman sartu eta bertako eduki didaktikoak garatzeko erraztasuna emateko xedez tratatzen dugu.

b) Legitimazioa

Tratamendurako lege-oinarria interesatuak gela birtualean kontua sortu zuenean emandako beren-beregiko baimena da.

c) Jasotzaileak

Ez zaie hirugarrenei daturik emango ez bada legez derrigor egin behar dela eta ez da datuen nazioarteko transferentziarik aurreikusten.

d) Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Zure datuak gela birtualean sartzea kudeatzeko behar den beste denboraz gordeko ditugu. Azkenik, eta horretarako baimena eman baduzu, SANTURTZIKO UDAL EUSKALTEGIAk zure datuak euskaltegiak egiten dituen jardueren berri izan dezazun gordeko ditu, bai eta euskalduntze-gaiekin lotutako programak eta baliabideak zure esku izan ditzazun ere.

Web-gunearen harremanetarako formularioan dauden datuen tratamenduak

a) Zertarako tratatuko ditugu zure datuak?

SANTURTZIKO UDAL EUSKALTEGIAn formulario hauen bidez jasotako informazioa egiten dizkiguzun kontsultei erantzun eman edo zure erreklamazioa kudeatzeko erabiltzen dugu, eta horrela eskatuz gero, merkataritzarekin lotutako informazioa bidaltzeko.

b) Legitimazioa

Tratamendurako lege-oinarria interesatuak mezua bidaltzean emandako beren-beregiko baimena da.

c) Jasotzaileak

Ez zaie hirugarrenei daturik emango ez bada legez derrigor egin behar dela eta ez da datuen nazioarteko transferentziarik aurreikusten.

d) Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Zure datuak kontsultak eta erreklamazioak egiteko behar den denboraz baino ez ditugu gordeko. . Azkenik, eta horretarako baimena eman baduzu, SANTURTZIKO UDAL EUSKALTEGIAk zure datuak euskaltegiak egiten dituen jardueren berri izan dezazun gordeko ditu, bai eta euskalduntze-gaiekin lotutako programak eta baliabideak zure esku izan ditzazun ere.

3. Erabaki automatizatuak, profilak eta logika aplikatua?

Ez da erabaki automatizatuetan oinarritutako tratamendurik aurreikusten.

 4. Eskubideak

Zein dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?

Edonork du bere buruari buruzko informazioa eskatzeko eskubidea baldin eta Santurtziko Udal Euskaltegian datu horiek tratatzen ari bagara.

Era berean, Datuen Babeserako Araudiak aurreikusi bezala, jakinarazten dizugu zuk hurrengo eskubide hauek dituzula:

  • Zure datuak ikusi: Zuk eskubidea duzu zure datuak ikusteko eta horrela zein diren tratatzen ari garen datuak jakin.
  • Datuak zuzendu edo ezabatzea eskatu: Egoera jakin batzuetan, zuk eskubidea duzu guk tratatzen ditugun datuak zuzentzeko, baldin eta okerrak badira. Are gehiago, eskubidea duzu beroriek ezabatzeko, baldin eta, besteak beste, datuak beharrezkoak ez badira jaso zireneko helburuetarako.
  • Zure datuen tratamendua mugatzeko eskatu: Egoera jakin batzuetan eskubidea izango duzu zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko. Jakinarazten dizugu horrelakoetan bakar-bakarrik gordeko ditugula erreklamazioak egikaritu edo defendatzeko, Datuen Babeserako Araudi Orokorrak adierazi bezala.
  • Zure datuak eramateko eskatu: Egoera jakin batzuetan zuk eskubidea izango duzu eman dizkiguzun datuak jasotzeko formatu egituratu batean, erabilera komunekoa eta irakurmena mekanikokoa; eta beroriek tratatzeko beste arduradun bati emateko eskubidea ere izango duzu.
  • Zure datuen tratamenduaren aurka egin: Egoera jakin batzuetan eta zure egoera partikularrarekin lotutako arrazoiak tarteko, eskubidea izango duzu zure datuen tratamenduaren aurka egiteko. Horrela gertatuz gero, beroriek tratatzeari utziko genioke, ez bada ezinbesteko lege-arrazoiek edo balizko erreklamazioak egikaritu edo defendatu beharrak hala ez egitea eskatuko baligute.

Noiz emango diogu erantzun diogu zure eskakizunari?

Zure eskakizunei ahalik eta lasterren emango diegu erantzun, eta edonola ere, hilabeteko epean zure eskakizuna jasotzen dugunetik. Epe hori luzatu ahal izango da beste bi hilabetez beharrezkoa bada, betiere kontuan hartuta eskakizunaren konplexutasuna eta eskakizun-kopurua. Arduradunak emango dio interesatuari luzapenaren berri eskakizuna egin eta lehenengo hilabete horretan.

Eman duzun baimena baliogabetzeko eskubidea duzu?

Interesatuak edonoiz du emandako baimena baliogabetzeko eskubidea, baina horrek ez dio ordura arte egindako tratamenduaren legezkotasunari eragingo, berau baliogabetu aurretik emandako baimenean oinarrituta.

 Nora jo behar da eskubideak egikaritzeko?

Aitortutako eskubideak egikaritzeko, interesatua honako helbide elektroniko honen bidez jarriko da harremanetan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo Santurtziko Udal Euskaltegira idatzi bat bidaliz Tratamenduaren Arduradunei buruzko lehenengo atalean adierazitako helbidera.

Baduzu erreklamatzeko eskubiderik?

Bai. Zuk, bereziki ez bazara zure eskubideen tratamenduarekin pozik geratu, kontrolerako agintaritza nazionalean erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu. Horretarako Datuen Babeserako Euskal Agentziara jo behar duzu: www.avpd.euskadi.eus  edo Datuen Babeserako Espainiako Agentziara: www.agpd.es.

5. Datuen kategoria

  • Hona hemen tratatzen diren datuen kategoriak:
    • Identifikazio datuak
    • Identifikazio kode edo gakoak
    • Posta helbideak edo helbide elektronikoak
  • Bereziki babestutako datuak: Ez da bereziki babestutako daturik tratatzen.