Zuzenketa-orria
1. Ajeari aurre egiteko
 |
Gehiegi edan baduzu, oheratu aurretik atera kontuak |
 |
Bost minutuz irakin 50 gramo perexil litro erdi uretan |
 |
Handik 10 minutura erdia edan, eta beste erdia biharamunerako utzi |
 |
Jaiki eta berehala edan beharko duzu ur hori. |
2. Kableak zuritzeko
 |
Horretarako tresna egokirik ez baduzu, ez hasi zuritzen guraizeekin |
 |
Moztu egingo dituzu hariak |
 |
Erre pixka bat kable-muturra |
 |
Erraz zurituko duzu horrela |
3. Hanburgesak nola frijitu
 |
Erabili burdinazko zartagin lodia |
 |
Olioa bero samar dagoenean, sartu haragia eta moteldu apur bat sua |
 |
Hanburgesak meheak badira, lau bat minutuz frijitu alde bakoitzetik |
 |
Oso lodiak badira, berriz, sei bat minutu ere beharko dute |
4. Alkatxofak almejekin
 |
Lau lagunentzako osagaiak: 20 alkatxofa, 40 almeja, 4 baratxuri-ale
(xehetuak), 2 koilarakada irin, arrain-salda eta oliba-olioa |
 |
Zuritu alkatxofak beldurrik gabe (samurrena bakarrik aukeratu), egosi eta
utzi ur horretan |
 |
Kazola zapal batean berotu olioa baratxuri zatiekin batera, eta gorritzen
hasi baino lehen, erantsi almejak eta irina, eta eragin etengabe |
 |
Ondoren,gehitu arrain-salda, eta egosi su motelean saltsa loditu arte |
 |
Bukatzeko, alkatxofei ura kenduta, bosna alkatxofa eta hamarna almeja
zerbitzatu, eta saltsarekin estali |
|