www.santurtzieus.com

jaiak eta kontsumoa 1

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honi dagokion testuan pertsona batzuek gabonei buruzko iritziak ematen dituzte. Batzuk alde agertzen dira eta beste batzuk kontra. Zure lana komentarioak klasifikatzea izango da. Jarri A (alde) edo K (kontra) lauki bakoitzaren ondoan.

En el texto correspondiente a este ejercicio unas personas dan su opinión sobre las navidades. Unas son a favor y otras en contra. Tu labor consistirá en clasificar los comentarios poniendo una A (alde) o una K (kontra) al lado de cada opinión.

 

 

  1. Aurten ere heldu zaizkigu Gabonak. Berriro giroa ezberdin samar nabari daiteke gure kaleetan. Jendea pozago, dena apainduta, gabon kantak denda eta tabernetatik irteten ... Hitz batez: Gabonetan gaude.

  2. Badirudi gudak, istiluak, borrokak eta halako gauza guztiak Gabonetan gelditu egiten direla.

  3. Batzuetan gudak Gabonetan gelditu egiten dira, hori egia da. Baina amaitu bezain laster berriro elkarri tiroak botatzen hasten dira elkar hiltzeko. Hori bai: beste bat hiltzen duten bitartean "Zorionak" edo "Urte berri on" esango dute.

  4. Gabonetan badirudi dirua derrigorrez gastatu behar dela, derrigorrez pozik egon behar dela. Baina dirurik ez daukana? Edo gaisorik dagoena? Edo ...

  5. Berriro Gabonak! Hau nazka! Laster gainean izango ditugu eta berriro betiko faltsukeria agertuko da.

  6. Gabonetan jendea atseginagoa izaten da: elkarri "zorionak" esaten diote, elkarri opariak ematen dizkiote...

  7. Gabonetan, aspaldidanik ikusi ez ditugun lagunak eta senideak ikusteko eta elkarrekin egoteko aukera izaten da.

  8. Dendak ikusten badituzu ematen du dena ondo dagoela, dendarien jarrerak ikusita badirudi zure betiko lagunak direla. Bene-benetan nahi duten gauza bakarra saltzea da. Besterik ez!

  9. Eta soldata "extraz" zer? Nor ez da alaitzen kobratzerakoan eta gastatzean? Eta umeak poz-pozik, opariz bereta eskolara itzultzen direnean? Gabonak urteak daukan gauzarik hoberena da.

  10. Ezagutu ere egiten ez dituzun pertsonei "Zorionak" esan, gustatzen ez zaizkizunei opariak egin ... Askotan elkar gorrotatzen duten pertsona bik Gabonetan adeitsuki "urte berri on" esaten diote elkarri.

 

 

Zuzenketa-orria

  1. A
  2. K
  3. K
  4. K
  5. K
  6. A
  7. A
  8. K
  9. A
  10. K