Santurtziko Udal Euskaltegiak 90 ikas-jarduera jarri ditu B1 mailako ikasleen esku. Ariketa hauek entzumena, gramatika eta irakurmena lantzeko dira.

Ariketak egin ahal izateko, erabiltzaile-kontua izan behar da. izan ezean. hemen lor daiteke. Dagoeneko, ikasgela birtualeko erabiltzailea izanez gero, sartu. Behin hori eginda, ikastaroan egin daiteke matrikula doan (ezarpenak blokea > ikastaro honetan matrikulatu nahi dut)

 

Gero eta baliabide gehiago dugu aukeran euskara ikasteko. Horietako batzuk teknologia berrien eskutik heldu zaizkigu, tablet eta smarphone bezalako gailu mugikorretarko diseinatuak.

Ikus ditzagun horiektako batzuk:

 

 

Deklinabidepp: deklinabidea lantzeko aplikazioa da. Eskura dago ordenagailu, ipad eta android sistema duten gailuetarako.

 

 

 

Aditzak: euskarazko aditzak modu azkar batean jokatzeko balio duen aplikazioa

 

 

 

 Aditz laguntzailea: euskarazko aditzak modu azkar batean jokatzeko balio duen aplikazioa da.

 

 

 

 Euskara ikasiz 1. maila: HABE-ko lehenengo mailako azterketa prestatzeko aplikazioa da.

 

 

 

  Euskara ikasiz 2. maila: HABE-ko bigarren mailako azterketa prestatzeko aplikazioa da.

 

 

 

Une honetan Ikasi euskaraz! izeneko proiektuan ari gara lanean. Euskara ikasi nahi duten guztiei lagundu nahian, Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasle guztien esku ikas-prozesuan lagungarri izango diren doako ikas-materialak sortzen ari gara.

A1, A2 eta B1 mailetarako doako ikastaroak oraindik ez daude prest. Momentuz, ikastaro hauetarako sarbidea duzu: