- Xehetasunak
- Kategoria: Ikaslearen gida
Hizkuntza-ikasle arrakastatsua izateko, derrigor, rol aktiboa jokatu behar duzu. Horrek esan nahi du zeure ikasketaren ardura hartu behar duzula. Euskaltegira etortzea eta irakasleak ematen dizkizun ariketak egitea ez da nahikoa izango zuk nahi dituzun emaitzak lortzeko. Ordea, arrakasta lortzeko hurrengo gauzak egin behar dituzu: Zeure ikasketa programatzen ikasi behar duzu:
|
Aholku hauek mesedegarriak izango zaizkizu:
- Ordenatua izan behar duzu. Egiten duzuna karpeta batean gorde ezazu, txukun eta ordenatua. Erabil itzazu atal ezberdinak. Koaderno bat ere eduki ezazu, oharrak hartzeko, irakasleari egin nahi dizkiozun galderak apuntatzeko, edo ikasi behar duzuna programatzeko. Gero ohar hauek karpetan gorde. Hartzen ari zaren informazioa ordenatzen eta gordetzen ez baduzu, ezin izango duzu informazio honekin lan egin eta, hortaz, nekez joango zara aurrera.
- Zenbait gauza buruz ikasi behar izango dituzu (lexikoa, lexikalizazioak, egiturak...); beraz, komeni zaizu gauzak buruz ikasteko teknikak ezagutzea eta erabiltzea.
- Ikasitakoa praktikatu behar duzu. Horretarako zeure inguruko aukera guztiak aprobetxatu behar dituzu. Zuk ezagutu behar dituzu zein diren zeure behar komunikatiboak eta praktikatzeko aukerak bilatu behar dituzu.
- Ez zaitez lotsatia izan. Erroreak ez dira txarrak. Erroreak esan nahi du hizkuntzaren zati bat ikasi duzula (hori ona da) eta beste zati bat oraindik ez duzula ikasi (eta horregatik egiten duzu errorea), baina hori ere ona da ezen erroreak adierazten baitizu zer ikasi behar duzun: errorea zure ikasketaren gidaria da.
- Ez zaitez ardurabakoa izan: gauza bat solturaz komunikatzeko gai zarenean, saia zaitez zuzen esaten. Ikasi nola esaten den ondo, galdetu, bilatu liburuetan, eta buruz ikasi (dela aditza, lexikoa, egitura, esamoldeak…)
- Ikasteko erabili ahal duzu eskura daukazun guztia: kaleko txartelak, autobidekoak, iragarkiak, telebista, irratiak, aldizkariak…Batez ere, zure lanari dagokionez, egin ezazu hiztegitxo bat eta sartu bertan zure lanari buruzko lexikoa: hitzak, aditzak, esamoldeak…)
- Ikasteko lana zuk zeuk egin behar duzu, eta ezin du beste inork zure ordez egin. Beraz, hizkuntza-ikasle arrakastatsua izateko, zure gain hartu behar duzu ikasteko ardura. Lortuko duzuna egindako lanaren kantitatearen araberakoa izango da, baina are eragin handiagoa izango du lanaren kalitateak kantitateak baino.
- Xehetasunak
- Kategoria: Ikaslearen gida
Ikastaldea lan taldea da; lan egiteko bildu dira irakaslea eta ikasleak. Hortaz, ikasteko lana eragozten duten jokaera guztiak gaitzetsi behar dira; hala nola, taldeari denbora galarazten dioten jokaerak (adibidez, klaseko jarduera txitean-pitean moztea ateraldi txistoso bat egiteko, puntualitate falta...), taldearen helburuekin zerikusirik ez duten jokaerak, taldekideari lana eragozten dioten jarduerak (adibidez, taldekako lanean parte ez hartzea, zarata egitea...), ikaskideari errespetu falta izatea... Ostera, lana burutzea mesedetzen duten jokaerak onesten dira: lankidetza, puntualitatea, hurkoarekiko errespetua, lan markoa onartzea eta taldearen helburuak lortzeko lan egitea. |
- Xehetasunak
- Kategoria: Ikaslearen gida
Zer dira euskara-ikasleentzako dirulaguntzak?HABEk diru-laguntzak ematen dizkie euskaltegi batean ikasi eta maila bateko gaitasun-agiri bat lortu duten ikasleei. Laguntza hauek ez dira kudeatzen euskaltegietan eta ikasleek HABEri eskatu behar dizkiote HABEren web-gunearen bidez. Hemen daukazu diru-laguntza hauei buruzko informazio guztia: Santurtziko Udalak diru-laguntzarik ematen die euskara-ikasleei?Bai, Udalak diru-laguntza sistema bat dauka. Beka hauek ez dira kudeatzen euskaltegian eta udaletxera joan beharko duzu eskatzera. Udalaren web-gunean aurkituko duzu behar duzun informazio guztia, atal honetan. |
Zer da Euskara Eskura Txartela?
Euskara Eskura Txartela Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko ikasleei ematen dien deskontu-bonu pertsonala da. Bonu hau jaso ahal izateko ikasleak A1, A2, B1 edo B2 maila gainditu behar dute. Deskontu-bonu hau soilik erabil daiteke hurrengo ikasturterako matrikula egitean. Diru-laguntza honi buruzko informazio guztia web honetan aurkituko duzu: www.bizkaia.eus/euskaratxartela.
2 orria 2 orritik