- Xehetasunak
- Kategoria: Zer non
- Ikasleak eta langileak ez dira zentrora joango COVID 19arekin bateragarriak diren sintomak badituzte. Hala izanez gero, eman horren berri euskaltegiari. Zalantza izanez gero, gomendagarria da tenperatura hartzea joan aurretik.
- Irteera eta sarrera ordenatuak izan beharko dira. Ikasleek eskaileretan dauden igotzeko eta jaisteko seinaleak jarraituko dituzte, banan-banan ibiliko dira eta segurtasun tartea errespetatuko dute.
- Pasabideetan eta gune komunetan ere segurtasun-tartea errespetatzeko beharrezkoa den moduan ibiliko dira. Ikasleak beren orduan joango dira klasera eta gelara sartuko dira zuzenean. Klasea bukatutakoan ez dira gune komunetan geldituko eta zentrotik joango dira ordenan eta distantzia gordeta.
- Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da ikasle zein irakasleentzat.
- Ikasleen aulkien artean 1,5 metroko distantzia gordeko da, urruntze fisikoaren araua betetzeko. Neurri horrek zehaztuko du zenbat ikasle egongo den talde bakoitzeko.
- Klaseen artean gela desinfektatu eta aireztatuko da.
- Igogailua banaka erabiliko da eta soilik mugikortasun urria duten pertsonek.
- Komunak banaka erabiliko dira, konketen inguruko gune komunak partekatu gabe, eta itxaronaldian pertsonen arteko distantzia mantenduta.
- Gela guztietan gel hidroalkoholikoa egongo da eskuak garbitu eta desinfektatzeko.
- Eskola-materiala ezin da partekatu, ikasle bakoitzak berea ekarriko du
- Xehetasunak
- Kategoria: Zer non
- Xehetasunak
- Kategoria: Zer non
- Xehetasunak
- Kategoria: Zer non
3 orria 41 orritik