Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan eta AEKk antolatuta, 2019ko martxoarean 29an Beñat Krolem-ek Oholtza izeneko ikuskizuna eskainiko du Santurtziko Kresala Aretoan.
Oholtza bertsolariaren jardunari toki bat eskaintzen dion eraikuntza aldagaien multzoa da, mugikorra eta artikulagarria. Bat-bateko eskultura performance-a da, pieza-multzoen bitartez osatzen dena. Sortutako pieza-multzo hauek material (egurra, oihala, LED-argia...) zein lotze-sistema desberdinez osatzen dira, adibidez, beste pieza askoren artean, Beñat Krolem artistak sistema elektronikoa duten led-argiztapen pieza batzuk sortu ditu, aginte baten bitartez argien kolorea, intentsitatea nahiz argi-erritmoa kontrolatzen dituelarik. Pieza hauen artean aldakuntzak sortuz Beñat Krolem-ek bere gorputza zein bertsolarien gorputzak erabiliz eskulturak sortuko ditu.