Ostiral honetan, irailak 26, Udazken Musikala programaren barruan, Eñaut Elorrietak, Ken Zazpi talde ezagunaren kantariak Deserriko kantak aurkeztuko du Serantes Kultur Aretoan, bakarlari gisa egin duen lehenengo diskoa.
Bertan erbeste eta deserriari buruz Sarrionandiak, Atxagak, Canok edo Benedettik idatzitako olerkiei musika jarri die eta soinu melodiko eta gozoen bidez, halabeharrez jaioterria utzitako askok bizi duten bakardadera hurbildu gaitu, bidean nortasuna eta bihotza galtzera ere heldu direnen herrimina erakutsiz.
- Noiz: irailak 26
- Ordua: 20:30
- Prezioa: 18 euro
- Bazkidea izanez gero: 15 euro
- Euskaltegiko ikaslea izanez gero: 9 euro
- Lekua: Serantes Kultur Aretoa