EUSKARALDIA-ko Aktibazio Saioa Santurtzin
- Xehetasunak
- Kategoria: Zer non
Atzo EUSKARALDIA-ko Aktibazio Saioa egin genuen Santurtzin, Kike Amonarrizek gidatua. Laurogei bat lagun bertaratu ginen. Hauetatik ia berrogeik konpromisoa hartu genuen datozen bi Aktibazio Saioetan parte hartzeko. Arrakasta handia, beraz.
Saio hauetako lehenengoa martxoaren 6an izango da, arratsaldeko 7etan Kresala aretoan (Barandiaran 12), eta han hasiko gara ekimen eder hau gure herrian gauzatzeko plana zehazten.Bigarren saioa martxoaren 21ean izango da Casa Torre Jauregian, ordu berean.
Saiootan parte hartzera gonbidatuta zaude, noski. Horretarako, jar zaitez harremanetan ekimeneko arduradunekin: 94 461 02 15 (Udal Euskaltegia) edo 94 493 80 71 (AEK).
2018ko otsaileko Euskararen agenda
- Xehetasunak
- Kategoria: Zer non
23 orria 47 orritik