Ikastaro-motak

Matrikula

Ikasturtean zeharreko ikastaroak
  • Urritik ekainera arteko ikastaroak dira
  • Urrian matrikulatu ez direnek aukera dute urtarrilean edo apirilean hasteko.
  • Hiru ikastaro-mota dago: egunean ordu eta erdikoak, egunean bi ordukoak eta astean bi egunekoak

Udako ikastaroak

  •  Uztailean edo irailean dira

Matrikula egiteko lau aldi daude

  • Iraila: lehen hamabostaldian egin behar da eta urritik ekainera artekoa da.
  • Abendua: lehen hamabostaldian egin behar da eta urtarriletik ekainera artekoa da
  • Martxoa: lehen hamabostaldian egin behar da eta apiriletik ekainera artekoa da
  • Ekaina-uztaila: ikastaroak uztailean eta irailean dira

 

Prezioak

Ordu eta erdiko ikastaroak (A1 eta A2)

  • Urritik ekainera: 295,20 €

Egunean bi orduko ikastaroak (B1, B2 eta C1)

  • Urritik ekainera: 393,60 €

Astean bi eguneko ikastaroak (C1)

  • Urritik ekainera: 198,00 €

Astean bi eguneko ikastaroak (C2)

  • Urritik ekainera: 198,00 €

Udako ikastaroak

  • Uztailean
  • Irailean

 

2017ko uztailaren 20an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 187/2017 Dekretua, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzen dituena.

HABEren Helduen Euskalduntzearen OInarrizko Curriculum-arekin bat, hona hemen Santurtziko Udal Euskaltegian 2015-2016 ikasturtetik aurrera indarrean izango diren mailak eta azpimailak:

A1

A1 mailak komunikatzeko eta modu errazean informazioa trukatzeko oinarrizko gaitasuna adierazten du.

A2

 A2 mailak informazio erraza eta zuzena prozesatzeko gaitasuna adierazten du. Horrez gain, testuinguru ezagunetan adierazpenak egiten hasteko maila da.

B1

B1 mailak aldez aurretik aurreikus daitezkeen egoeretan modu mugatuan adierazpenak egiteko gaitasuna adierazten du, baita egunerokoa ez den informazioa modu orokorrean tratatzeko ere.

Maila honek bi azpimaila ditu: B1.1 eta B1.2

B2

B2 mailak komunikazio-helburu gehienak lortzeko eta gai-mota askotan adierazpenak egiteko gaitasuna adierazten du.

Maila honek bi azpimaila ditu: B2.1 eta B2.2

C1

C1 mailak eraginkortasun handiaz komunikatzeko gaitasuna adierazten du, egokitasuna nahiz erregistroa errespetatuz, gaiak ezezagunak izan arren.

Maila honek bi azpimaila ditu: C1.1 eta C1.2