Gaur, ekainak 26, zabaldu da HABEren mailak egiaztatzeko 2019ko deialdi irekiaren matrikula-epea.
Hona hemen kontuan hartzeko hainbat data:
Deialdi irekia: B1, B2, C1 eta C2
- Matrikula-epea: ekainaren 26tik uztailaren 9ra
- Azterketa-egutegia: matrikula-aldia amaitu eta hamar eguneko epean emango du argitara HABEk deialdi hau burutzeko maila bakoitzerako aurreikusitako egutegia
Matrikula egiteko nahiz zure datu akademikoak ikusteko honako atari honetara jo behar da: www. habe.euskadi.net
Informazio gehiago deialdi irekiari buruz.