Gaur, irailak 9, zabaldu da HABEren mailak egiaztatzeko 2020ko bigarren deialdiaren matrikula-epea. Aurten ere bi deialdi izango dira: ohiko deialdia (euskaltegian matrikulatuta egon direnei zuzendua) eta deialdi irekia (euskaltegian izena emanda egon ez arren, nahi duen orori zuzendua).

Hona hemen kontuan hartzeko hainbat data:

Ohiko deialdia: B2, C1 eta C2 mailak

  • Matrikula-epea: irailaren 9tik 15era, biak barne
  • Onartuen zerrenda: irailaren 16an
  • Irakurmeneko eta entzumeneko probak: irailaren 24rako
  • B2 eta C1 mailetako idazmeneko proba: irailaren 30ean
  • C2 mailako idazmeneko proba: irailaren 29an
  • Idazmeneko emaitzak: azaroaren 18an
  • B2 mailako mintzameneko proba:abenduaren 3an, 4an eta 5ean
  • C1 mailako mintzameneko proba:abenduaren 10ean, 11n eta 12an
  • C2 mailako mintzameneko proba: abenduaren 11n eta 12an
  • Emaitzak: abenduaren 18an

Deialdi irekia

  • Behin matrikula-prozesua amaituta, proba-egutegiaren datak emango dira argitara.

Matrikula egiteko nahiz zure datu akademikoak ikusteko honako atari honetara jo behar da: www. habe.euskadi.net

Informazio gehiago: