HABEren azterketak: 2019ko lehen deialdian izena emateko epea
- Xehetasunak
- Kategoria: Azterketak
Datorren asteazkenean, apirilak 3, zabalduko da HABEren B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko 2019ko lehen deialdiaren matrikula-epea. Hona hemen lehen deialdiko datak:
- Matrikula-epea: apirilaren 3-10 bitartean
- Onartuen zerrenda: apirilaren 12an
- Entzumeneko eta irakurmeneko probak euskaltegian: maiatzaren 4rako
- Irakurmeneko eta entzumeneko proben emaitzak: maiatzaren 8an
- Idazmeneko proba: maiatzaren 11n
- Idazmeneko emaitzak: ekainaren 14an
- B2 mailako mintzameneko proba: ekainaren 20an, 21ean eta 22an
- C1 mailako mintzameneko proba: ekainaren 27an, 28an eta 29an
- C2 mailako mintzameneko proba: ekainaren 29an
- Emaitzak: uztailaren 10ean
Santurtziko Udal Euskaltegiko ondoko ikasleek egin dezakete matrikula: aurkez daitezkeen ikasleen zerrenda.
Matrikula egiteko nahiz zure datu akademikoak ikusteko honako atari honetara jo behar da: www. habe.euskadi.net
Informazio gehiago hemen
Korrika kulturala Santurtzin: Beñat Krolem-en Oholtza izeneko ikuskizuna
- Xehetasunak
- Kategoria: Zer non
Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan eta AEKk antolatuta, 2019ko martxoarean 29an Beñat Krolem-ek Oholtza izeneko ikuskizuna eskainiko du Santurtziko Kresala Aretoan.
Oholtza bertsolariaren jardunari toki bat eskaintzen dion eraikuntza aldagaien multzoa da, mugikorra eta artikulagarria. Bat-bateko eskultura performance-a da, pieza-multzoen bitartez osatzen dena. Sortutako pieza-multzo hauek material (egurra, oihala, LED-argia...) zein lotze-sistema desberdinez osatzen dira, adibidez, beste pieza askoren artean, Beñat Krolem artistak sistema elektronikoa duten led-argiztapen pieza batzuk sortu ditu, aginte baten bitartez argien kolorea, intentsitatea nahiz argi-erritmoa kontrolatzen dituelarik. Pieza hauen artean aldakuntzak sortuz Beñat Krolem-ek bere gorputza zein bertsolarien gorputzak erabiliz eskulturak sortuko ditu.
2019ko martxoko Euskararen agenda
- Xehetasunak
- Kategoria: Zer non
2019ko otsaileko Euskararen agenda
- Xehetasunak
- Kategoria: Zer non
18 orria 47 orritik